Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean

HIRUTASUN SANTUA – B

Ebanjelio Biziaren lagun maiteak:
Gaur Hirutasun Santuaren Festaburua da.
Bukatu dugu Pazkoaldia.
Gaur zortzi Urteko Igandeen ohiko aldian izango gara,
nahiz eta ez den batere ohikoa,
Espiritu Santuaren eta Elizaren aldia baita.
Gaurko idazkiak Aita, Semea eta Espiritu Santua
izendatzen ditu eta horregatik izan da aukeratua.
Deigarria da, ebanjelio hau idatzia izan zenean,
85. urte aldera,
Hirutasunaganako fedea dagoeneko landua egotea.
Batzuetan iruditzen zaigu
argitu ezineko enigma bat dela,
baina misterio salbatzailea da,
iruzkinean ikusiko dugunez.
Ea gustuko duzuen eta lagungarri gertatzen zaizuen.

 AITAREN ETA SEMEAREN ETA  ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN

Mt 28, 16-20

EBANJELIOA SAN MATEOREN LIBURUTIK34trinidadC2

Hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek esandako mendira. Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden.
Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan. Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte».

 

JAUNAK ESANA


IRUZKINA

Agur eta erdi egun maitagarri honetan, lagunok. Maitagarria, jende askok uste duenean zentzu gabeko enigma bat dela? Bai ba, maitagarria. Eta enigma, ezta pentsatu ere. Ikus dezagun.

Pasartea guztiz misiolaria eta unibertsal zalea da. Aita, Semea eta Espiritu Santua izendatzen dituelako aukeratu dute. Gaur, bat den hirukote honi jarriko diogu arreta, misioari baino gehiago. Continúa leyendo «Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean»