FRANTZISKO AITA SANTUA “BEKATARIEN LAGUN”

Jose Antonio Pagola

“Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala” (Lukas 6, 36)

"Jesusen jarraitzaileok zeregin bat daukagu: ahalegindu behar gara    Eliza gero eta gehiago izan dadin ingurune sentibera  eta konprometitua gizon-emakumeen  zauri fisiko, moral eta espiritualekiko.           Ez al da heldu garaia eliz diziplina eta Zuzenbide Kanonikoaren edukiaberraztertzeko (zehapenak, delituen kastiguak, zigorrak, epaiketak,   tribunalak…),batzuetan hain arrotza Jesusen espirituarekiko eta       Ebanjelioan ez, baizik zuzenbide erromatarrean inspiratutako doktrinek hain baldintzatua? "
Tradizio ebanjelikoek behin eta berriz azpimarratzen dute gizaki ororenganako errukiak arnasa ematen, motibatzen eta ERRUKIAREN IKONOAbultzatzen dutela beti Jesusen jokaera. Errukiak azaltzen eta finkatzen du Jesusen izaera eta jokaera. Ebanjelariek erabili ohi duten aditzak (splanchnizomai) iradokitzen du jendearen sufrimenduak Jesusen erraiak zirraratzen dituela, sufrimendu hori barne-muinetaraino sartzen zaiola eta bere ekintzaren oinarri bilakatzen dela.
Gauza bat da garrantzitsua: igartzea erruki hori ez dela beste sentimendu bat, baizik eta Jesusen jarduera guztia moldatzen duen funtsezko erantzuna. Ez da inolako interesek eragindakoa. Doan den maitasuna da, Jainkoaren azkengabeko misterioari dariona Jesusengan. Erruki honek ulertarazten du bere ekintza salbagarri guztia.
            Ebanjelioek bereziki nabarmentzen dute jendeen bizitza gaixotua sendatzera emana dagoela Jesus, beren sufrimendua errotik ezabatuz edo arinduz. Ez ezerk, ez inork ez du gelditzerik izango errukiz jokatzeko daukan askatasuna, ezta larunbateko atsedena agintzen duen lege santuak ere: “Larunbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren onerako” (Markos 2, 27).
            Gainera, ebanjelioek Jesusen jokabide eskandalagarria azpimarratzen dute “bekatariei” Jainkoaren barkamena doan eskaintzen dienean. Ez ezerk, ez inork ez du geldiaraziko Jesusen askatasuna, horiekin Jainkoaren hondogabeko errukiz jokatzeko. Ez gaitzespenak ez irainek. Jesusek honela azalduko du bere jokabidea: “Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik” (Markos 2, 17).

Continúa leyendo «FRANTZISKO AITA SANTUA “BEKATARIEN LAGUN”»