“Emakumeen Kredoa”

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

MARIA JOSE ARANA

Emakumea Elizan gaiari buruz Maria Jose Arana erlijiosa teologo eta doktoreak ekaineko topaketan egindako hitzaldia berreskuratu dugu: zertan den emakumearen egoera Elizaren historian zehar eta gaur egun,  teologia feministaren aldarrikapena, emakumearen apaizgoarekin batera, eta horren arrazoiak. “Emakumeen Kredoa” otoiztu genuen ekaineko topaketan eta hona hemen berriro.

Recuperamos la conferencia de la religiosa teóloga y doctora María José Arana en el encuentro sobre la Mujer en la Iglesia: la situac

ión de la mujer en la Iglesia a lo largo de la historia y en la actualidad, la reivindicación de la teología feminista junto con el sacerdocio de la mujer y sus razones. En el encuentro de junio rezamos el Credo de las Mujeres que ofrecemos con el texto de la conferencia.

Emakumea eta Eliza  cropped-emakumea-eta-eliza2


Emakumeen Kredoa

Sinisten dut Jainkoa, emakumea eta gizona bere irudiko eta antzeko sortzen dituena,
eta bi-biei lurra zaintzeko agintzen diena.

Sinisten dut Jesus, Jainkoaren Semea, emakume batengandik jaioa, Mariagandik;
emakumeei entzuten ziena eta maite zituena,
haien etxeetan sartzen zena eta Erreinuaz mintzo zitzaiena.

Sinisten dut Jesus, teologiaz eztabaidan aritu zena emakume batekin
putzu-karelean eserita, eguerdian,
eta harixe azaldu zion aurreneko aldiz bere mesiatasuna;
eta bai azkar prestatu zela emakumea herrian Berri Ona hots egitera.

Sinisten dut Jesus, Simonenean emakume batek gantzutua,
eta hura mespretxatu zuten gonbidatuei haserre egin ziena;
emakume hari betieren beti gogoratua izango zela esan ziona
berari egin zionagatik: gantzutu eta musu eman.

Sinisten dut Jesus, emakumea ikasleen artetik baztertu ez zuena,
emakumeak laguntzailetzat onartu zituena,
haien maitasuna eta arreta nabaritu zituena
eta Berri Ona beren esku utzi ziena.

Sinisten dut Jesus, emakume bat larunbatean sendatu zuena,
eta zutitzeko esan ziona, gizakia zelako.

Sinesten dut Jesus, Jainkoaren berri emateko emakumearekin alderatu zuena,
galdutakoa aurkitzeko etxea erratzaz garbitu zuenarekin,
dena altxatzeko legamia sartzen zuen emakumearekin.

Sinisten dut Jesus, Magdalako Mariari agertu zitzaiona,
eta Bazko mezuarekin bidali zuena: ZOAZ eta ESAIEZU…

Sinisten dut Salbatzailearen betea, harengan ez da ez judu ez greko,
esklabu nahiz aske, gizon nahiz
emakume, denok bat garelako harengan.

Sinisten dut Espiritu Santua, Jainkoaren emakumezko arnasa,
bere hegalen pean gauzkana eta biziaz betetzen gaituena… Amen.

Credo de las mujeres

Creo en Dios, que ha creado a la mujer y al hombre
a su imagen y semejanza,
y a los dos les encomendó el cuidado de la tierra.

Creo en Jesús, Hijo de Dios, nacido de una mujer, María;
que escuchaba y amaba a las mujeres,
que entraba en sus casas, que les predicaba el Reino.

Creo en Jesús, que discutió de teología con una mujer
sentado al brocal de un pozo, a mediodía,
y fue a ella a quien primero reveló su mesianismo;
y ella se prestó pronta a proclamar la Buena Noticia a la ciudad.

Creo en Jesús, que fue ungido por una mujer en casa de Simón,
y que reprendió a los invitados que la despreciaban;
que dijo a esta mujer que sería recordada siempre
por lo que había hecho con él: por ungirle y besarle.

Creo en Jesús, que no excluyó a la mujer
del círculo de sus discípulos,
que se hizo acompañar de ellas,
que sintió su amor y solicitud
y que les encomendó la Buena Noticia.

Creo en Jesús, que curó a una mujer en sábado,
y la mandó enderezarse porque también ella era un ser humano.
Creo en Jesús, que habló de Dios comparándolo con una mujer
que barría su casa para encontrar lo que había perdido,
que metía levadura en la masa para fermentar todo.

Creo en Jesús, que se apareció a María Magdalena
y la envió con el mensaje de la Pascua: VETE y DILES…

Creo en la plenitud del Salvador, en quien no hay judío ni griego,
esclavo o libre, hombre o mujer, porque todos somos uno en él.

Creo en el Espíritu Santo, espíritu femenino de Dios,
que nos cubre con sus alas y nos llena de vida…. Amén

Anuncios