DONOSTIAKO ELIZBARRUTIA DESEGITEN: BESTELAKO ARTZIPRESTALDE ETA ARTZIPRESTEAK

2017ko uztailaren 31n sinatu zuen Jose Inazio Munilla gotzainak Donostiako elizbarrutiaren berregituratzea ondorio izango zuen dekretua, ordura arteko hamahiru artziprestaldeak seira ekarriz. Dekretua prestatu eta ikasturte berriarekin batera, sei artzipreste berri izendatu ahal izateko sondeo gisa hauteskundeak egiteko eskatu du bailaretan.

Babesik jabe jaio den berregituraketa

Sei artziprestaldeko egiturak ez du etorkizunik, hilik jaio da. Ez du elizbarrutiko apaiz eta pastoralgileen babesik. Honen erakusle, artzipresteak aukeratzeko egin diren hauteskundeetako emaitzak: %50,8ko abstentzioa egon da; % 9,1ek txuri bozkatu du, %1,5 boto baliogabeak izan dira eta %38,6k besterik ez du izen bat jarri artziprestea aukeratzeko asmotan.
Artziprestaldeen egitura berri honek, ez du artziprestegaien babesik ere. Gotzainak artzipreste izatea eskaini dion batek baino gehiagok, ez duela onartuko adierazi dio. Horretaz gainera, hainbat kontseilutan, erlijiosek eta laikoek dimisioa aurkeztu dute berregituraketa honekin ados ez daudelako.

Berregituraketa ordez, dekretuz inposatutako desegitea

Dekretuan berregituraketaren helburuak zehazten ditu Munilla Gotzainak:  resbiterioaren espiritualitate propioa eta kleroaren heziketa iraunkorra bermatzea eta pastoral jarduera koordinatzea. Hainbat bileratan helburuen artean beste hauek ere aipatu ditu: pastoral egiturak sinplifikatzea, eraginkortasuna irabaztea, pastoral erronka berriei hobeto erantzutea.
Artziprestalde bakoitzean parrokia gehiago zerrendan jarriagatik, ordea, apaizen arteko
harremanak ez dira hobetuko, elkarlanerako gogoa ez da biziberrituko, elizbarrutitik antolatzen diren topaketa eta formazioetara ez dira apaiz gehiago joango.
Artziprestalde bakoitzean elkarrengandik urrunago dauden parrokiak ipiniagatik, honek ez du pastoral koordinaturik ekarriko. Elizaren historian hurbiltasuna beti izan da pastoral eraginkortasunari erabat lotutako irizpidea: elkarrengandik urrunago dauden elkarteek ez dute lana hurbilekoek baino hobeto egingo. Horretaz gainera, Gipuzkoan herri eta bailarek badute nortasun bat, badituzte harremanetarako joera propioak: hobe da horien alde egitea eliz egituretan ere, eta ez harreman aldaketak behartzea.
Zergatik behartzen ditu Munilla gotzainak Gipuzkoako kristau elkarteak era honetako
berregituraketa batera? Zergatik egiten die entzungor Elizbarrutiko hainbat Kontseilutan berregituraketa honen kontra esandakoei? Zergatik goitik beherako berrantolaketa honekin elizbarrutia hankaz gora jarri, behetik gora, kristau elkarteekin –apaiz, erljioso-a eta laikoekin-hitz eginez aldaketak proposatu eta prozesu bat egin ordez? Zergatik hainbesteko presa? Pastoralgileen konbikziorik, motibaziorik eta ilusiorik gabe, egiazko berregituraketarik ez da izango, eta are gehiago, dagoena abandonatu eta desegiteko arriskua handiagoa izango da.

Entzuten dakien Gotzain baten beharra 

Frantzisko Aita Santuak gotzain berriei Erroman emandako hitzaldian, horrela adierazi zien, joan den irailean diszernimentuari buruz: “El discernimiento del Obispo es siempre una acción comunitaria, que no prescinde de la riqueza del parecer de sus presbíteros y diáconos, del Pueblo de Dios y de todos aquellos que pueden ofrecerle un aporte útil, también a través de ayudas concretas y no solamente formales”.
Munilla Gotzainak, ordea, ez du aintzat hartzen esaten zaionik. Zergatik? Gotzainaren setakeriak ez ote du Artzipresteen batzorde txikiago bat errazago kontrolatzeko
asmoa ezkutatzen? Dekretuan bertan parrokiak ixten joango direnaren aipamenak, ez ote du Gipuzkoan hain ugariak diren herri txikiekiko sentsibilitate eskasa agertzen?
Benetan sinesten al du Gotzainak dekretu hau argitaratze hutsak Gipuzkoako elizbarrutian pastoraltzaren egoera hobetuko duela?
Gure elizbarrutian ohikoak izan dira prozesu sinodalak, kristau herriari parte hartzeko aukera eman izan zaio, entzun egin zaio. Asko kontra izanik ere, aurrera jarraitzen duen Gotzain honen jarduera gero eta gehiago ari da zatitzen gure apaizgoa, kristau herria eta elizbarrutia, Gotzaina Gipuzkoako “Jainkoaren Herriarekin” bat egin ordez, honetatik gero eta gehiago urrunduz.

Proposamena: XXI. mendeko Gipuzkoako kristau elkarteak pentsatu

Egia honek guztiak sortzen digun min eta desilusiotik atera beharra daukagu. Denbora epe labur batean, bilera baterako deia egingo dugu etorkizuneko Gipuzkoako eliza nolakoa izatea nahi dugun elkarrekin pentsatzeko, hitz egiteko, elkarri entzuteko. Nola suspertu, txikiak izanik ere, ditugun kristau elkarteak? Nola elkarri lagundu? Nola aitortu laikoei dagokien tokia? Eratu ditzagun bestelako kristau-elkarteak!
Frantzisko Aita Santuaren hitzetan “Iturrira itzuli eta Ebanjelioaren berezko freskotasuna berreskuratzen saiatzen garen bakoitzean bide berriak sortzen dira, sormena duten moduak, adierazteko beste erak, ezaugarri esanguratsuagoak, gaurko munduarentzat esanahi berritua duten hitzak. Egiazki, benetako ebanjelizatze ekintza oro beti da «berria»”. (Evangelii Gaudium, 11)
Jesusen jarraitzaile garen gizon-emakume kristauok, pentsa dezagun elkarrekin XXI. mendeko Gipuzkoan ebanjelizatzea zer den eta nola egin dezakegun.

Gipuzkoan, 2017ko azaroan

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s