Euskal Herrian eta munduan

ATXIK BERRITUZ Kolektiboak otoitzaldi bat antolatzen du Bakearen alde Euskal Herrian eta mundu osoan.

Hau iraganen da 2018ko urtarrilaren 21ean, igandez, 15.30etan Belokeko fraile beneditarren monastegian:
·        15.30etan Bakearen aldeko kantu eta olerkiak;
·        16.00etan Bakegileen lekukotasunak;
·        16.45etan Bezperak kantatuak euskaraz.

irakurtzen jarraitzeko

 
Sigue leyendo

Anuncios

Lurraren azken bazterretatik
hartu zintudan,
urrutieneko zokoetatik deitu
eta esan: Zu nire zerbitzaria.
Baztertu ez,
baino aukeratu egin zaitut.
(Is 41, 9)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ahots bat oihuka:
Prestatu basamortuan
bidea Jaunari,
berdindu eremuan galtzada
gure Jainkoari.
Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
(Is 40, 3-4)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Poztu bitez basamortua
eta lur elkorra,
alai bedi eta loratu landa lehorra,
jantzi bedi lorez,
irrintzi eta jauzi egin beza
pozaren pozez!
(Is 35, 1-2)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egun hartan, liburuko hitzak
entzungo dituzte gorrek,
eta ilunperik eta itzalik gabe
ikusiko itsuek.
(Is 29, 18)