Jesusen Taldeak hasten Gipuzkoan: “Jesusenganako bihozberritzea gertatu egiten da eta Eliza berritzen laguntzen dute”

Echan a andar los Grupos de Jesús en Gipuzkoa: “Hacen posible la conversión a Jesús y ayudan a renovar la Iglesia”.

150 andre-gizon, 20 Jesusen Taldetan ari direnak, lehen aldiz elkartu dira, beraiek hala nahita, Jose Antonio Pagolarekin aurkezpen-elkarrizketa saio batean Jaungoikoa Gure Aita parrokian, Donostian.

Lekukotasun batzuek azpimarratu dutenez “Jesusen Taldeen bidez benetan gertatzen da gure parrokietako gizon-emakumeen Jesusenganako bihozberritzea, hura ezagutuz”, “laikoek harreman zuzena izaten dugunean jatorrizko iturriarekin: Ebanjelioko testuekin”. Beraz, “Jesusen Taldeetako prozesua lagungarria gertatzen da fededun helduak sortzeko eta Elizaren berrikuntzara irekiak”.

Irakurtzen jarraitzeko

150 mujeres y hombres de más de 20 Grupos de Jesús se encuentran por vez primera, por iniciativa propia, en una presentación-coloquio con José Antonio Pagola en la parroquia Jaungoikoa Gure Aita-Dios Nuestro Padre, de San Sebastián.

Algunos testimonios subrayan que “los Grupos de Jesús hacen realmente posible el descubrimiento y conversión a Jesús de mujeres y hombres de nuestras parroquias”, un cambio cualitativo que “se produce al experimentar laicas y laicos el contacto directo con la fuente: los textos del Evangelio”, de tal modo que “el proceso en los Grupos de Jesús ayuda a formar creyentes maduros y abiertos a la renovación de la Iglesia”.

Leer más

 

 

 

 

Anuncios

Gipuzkoako “Jesusen Taldeen” topaketa

2018ko urtarrilaren 27an, Donostiako Jaungoikoa Gure Aita Parrokian (Antigua auzoa)

Jose Antonio Pagolaren Jesusen Taldeak liburuan (Mezulari argitaletxea, 2015) proposatzen den ibilbidea egiten ari diren taldeen topaketa izango da urtarrilaren azkeneko larunbatean. Bertan, Jose Antonio Pagola bera izango dugu egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko eta taldekideekin elkarrizketa egiteko.

informazio gehiago…

Encuentro de “Grupos de Jesús” de Gipuzkoa: 27 de enero de 2018, parroquia Dios Nuestro Padre de San Sebastián (barrio del Antiguo)

El último sábado de enero nos reuniremos los grupos que estamos siguiendo el itinerario que José Antonio Pagola propone en su libro Grupos de Jesús (PPC, 2014). En este encuentro será el propio José Antonio Pagola quien nos explique las razones y desarrollo de este proyecto, y habrá ocasión también de tener un diálogo con él.    

más  información…..

 

José Antonio Pagolaren jakinarazpena

Jesusen Taldeei Jose Antonio Pagolak bidalitako jakinarazpena

Lagun maiteak:PAGOLA

Jesusen Taldeen webeko Koordinatzaileak esan didanez, eskabideren bat iritsi zaio Gasteizko Fakultatean gertatutakoaz abian den ekimen baten alde jar nadin web horren bitartez.
Nik honako hau adierazi nahi dut:
Errespetatzen dut bakoitzak izan dezakezuen jarrera gertakari honi buruz.
Ez dut babestu ez elikatu nahi Jesusengana eta haren mezu eta proiektura gero eta egia eta leialtasun handiagoz itzultzeko gure zereginetik aldenduko gaituen inolako zatiketarik.
Iruditzen zait, are tentsio eta eztabaida hauetan ere bai, Elizan gaur egun agian saihestu ezinezkoetan, Jesus eta bere Ebanjelioa oraingo gizon-emakumeei hurbiltzeko nire ahaleginak kristau askoren artean izan duen harrera handiaren arrastoa sumatzen dudala. Horrexek pozten nau benetan eta horixe da barrutik gehien eskertzen dizuedana.
Une honetan Jesusen hitz batzuk gogorarazi nahi dizkizuet. Elizan ez dira ia inoiz entzunak izan, baina on egingo digute guztioi Jesusen espiritutik bizi nahi badugu. Mateoren tradizioaren arabera, Jesusek honela ohartarazi zituen bere ikasleak: «Zuek ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua… Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias» (Mateo 23, 8.10).
Eskerrik asko guztioi.

Jose Antonio Pagola
2017ko maiatzaren 10ean

Comunicado de José Antonio Pagola a los Grupos de Jesús

Queridos amigos y amigas:
Me comunica el Coordinador de la web Grupos de Jesús que ha recibido alguna petición para que se apoye desde esa web una iniciativa que está en marcha en torno a lo sucedido en la Facultad Teológica de Vitoria.
Por mi parte quiero manifestaros lo que sigue:
Respeto la posición que podáis tener cada uno sobre este hecho.
No quiero favorecer ni alimentar ninguna división que nos pueda alejar de nuestra tarea de volver cada vez con más verdad y fidelidad a la persona, el mensaje y el proyecto de Jesús.
Incluso, en estas tensiones y polémicas, tal vez inevitables hoy en la Iglesia, creo ver un signo más de la gran acogida que ha tenido entre muchos cristianos mi esfuerzo por acercar la persona de Jesús y su Evangelio a los hombres y mujeres de nuestros días. Es lo que más me alegra y lo que más profundamente os agradezco.
En estos momentos os quiero recordar unas palabras de Jesús. No han sido escuchadas prácticamente nunca en la Iglesia, pero nos pueden hacer bien a todos si queremos vivir del espíritu de Jesús. Según la tradición de Mateo, Jesús advierte así a sus discípulos: «Vosotros no os dejéis llamar “maestro” (rabbí) porque uno solo es vuestro Maestro… Y tampoco os dejéis llamar “instructores” pues uno solo es vuestro Instructor, el Cristo» (Mateo 23,8.10).
Gracias a todos.

José Antonio Pagola
10 de mayo de 2017