Islamismoari begiratua

Aproximación al Islam

TOPAKETA ABENDUAREN 17AN, AMASAN          

Eutsi Berrituz Gipuzkoako Kristau Taldeak orain urtebete bezala bat egin du Frantzisko aita santuaren deiarekin eta Errukiaren Jubileuaren amaiera ospatuko du. Eguberri atarian eta Jubileu bukaeran gure arteko gertaera bat aletuko dugu: Islamismoaren eta musulmanen errealitatea. Eutsi Berrituz Taldeak Islamaren imagebarrura begiratu nahi du eta erlijio hori bizi dutenen egoerak ezagutu, Islama eta musulmanak Europan zertan diren jakin, kristauok eta musulmanek dauzkagun antzekotasunak eta desberdintasunak ikusi, Ebanjelioaren araberako jarrera eta harrera lantzeko kristau elkarteetan eta gutako bakoitzagan. Topaketa otoitz eta elkarrizketa giroan egingo dugu eta gaiaz jakin nahi duen oro dago gonbidatua.

Nos acercaremos al Islam y a la realidad de los hombres y mujeres musulmanes con el espíritu del papa Francisco en su Evangelii Gaudium, que defiende el diálogo interreligioso diciendo que “es, en primer lugar, una conversación sobre la vida humana”, para aprender “a aceptar a los otros en su modo diferente de ser, de pensar y de expresarse” y “un diálogo en el que se busquen la paz social y la justicia es en sí mismo, un compromiso ético que crea nuevas condiciones sociales”. Afirma el papa que “la verdadera apertura implica mantenerse firme en las propias convicciones más hondas, con una identidad clara y gozosa, pero «abierto a comprender las del otro». Sobre la actitud cristiana, Francisco subraya que “los cristianos deberíamos acoger con afecto y respeto a los inmigrantes del Islam que llegan a nuestros países, del mismo modo que esperamos y rogamos ser acogidos y respetados en los países de tradición islámica” a lo que añade: “frente a episodios de fundamentalismo violento que nos inquietan, el afecto hacia los verdaderos creyentes del Islam debe llevarnos a evitar odiosas generalizaciones”.

MIKEL LARBURU AITA ZURIA

Islama zertan den azaltzeko gurekin izango dugu mundu hori sakon ezagutzen duen gizona: Mikel Larburu aita zuria, Afrikako Misiolarien Elkartekoa, izatez zumaiarra –bide batez, aipatzekoa da Euskal Herriko beste gizon batek, Baionakoa zen Charles Lavigerie kardinalak sortu zuen elkartekoa dugula Mikel Larburu, XIX. mendean afrikarren esklabutza bukatzeko funtsezkoa izan zen gotzain haren ordenakoa-. Bada, Larburuk 40 urte egin ditu Aljerian, misiolari, lanbide heziketan irakasle, Korana ere irakasten zuen, arabiera ikasita: “ eta herrialde hartako eta Tunisiako Aita Zurien probintzia-buru izendatu zuten 1992an eta berrehun bat monje eta monjako elkartea zirenean yihadistek haietako hogei hil zituztenekoa bizitzea egokitu zitzaion, “Gizonak eta Jainkoak – Des hommes et des dieux” filmak hurbildu zigun errealitatea. 

El padre blanco Mikel Larburu desgranará temas como el de la inmigración musulmana a Europa y la oportunidad que puede suponer para la renovación del Islam y enriquecimiento del cristianismo, la cuestión de la mujer y del fundamentalismo, así como el futuro de la misión en clave interreligiosa, intercultural e interconviccional. El encuentro lo haremos en un clima de oración, escucha y diálogo. 

EGUNA: abenduak 17 de diciembre, 10:00 – 13:30

TOKIA: Amasako parrokia – San Martin parrokia – Amasa

 

EUTSI BERRITUZ Gipuzkoako Kristau Taldea

Donostia 2016-04-23

Errukia eta adiskidetzea euskal gizartean
misericordia y reconciliación en la sociedad vasca