Juan Martin Velasco teologoaren hitzaldia Arantzazun

2013*04*20

2013ko apirilaren 20an, larunbatez, Gipuzkoako Eutsi Berrituz kristau taldeak antolatuta eta velascoargazkiaaurreikusita zegoen bezala, Juan Martin Velasco teologoak hitz egin zuen Arantzazun Fedea bai, baina zer fede? gaia jorratuz, 350 entzule baino gehiagoren aurrean. Gandiaga Topaguneko areto nagusian guztientzat tokirik ez eta beste hainbat areto prestatu behar izan ziren jendeak hitzaldia bideokonferentziaz jarraitu ahal izan zezan.

Ordu t’erdiz jardun zuen hizlariak honako eskema hau garatuz:

  • Kristau tradizioko lurralde europarretan erlijioak duen egoera. Erlijio-krisitik Jainko-krisira dagoen bidea. Bereizkuntza-ahalegina egitera gonbidapena egiten digun egoera: Benetako sinestedunak ote gara? Fedea ulertzeko eta gauzatzeko moduan desbideratze-arriskuak.
  • Kristauaren jarrera ez da norberaren ahaleginetan oinarritzen. Jainkoa badenik ere ezin jakin ahalko genuke aurrez bera agertu ez balitzaigu. “Jainkoa” hitzaren esanahiaz gogoeta, erlijioen historian zehar izan duen zentzuan oinarrituz: Jainkoa, Misterio santua, “Haraindikotasun absolutuaren presentzia errealitatean eta giza bihotzaren muinenean”; “Jainkoa ez du inork ikusi” (Jn 1,18); baina “ez dago gutako bakoitzagandik urruti, zeren harengan bizi baikara eta harengan mugitzen, eta izan ere harengan baikara” (Egin 17, 27-28). Presentzia sortzaile, ikusezin, gizakiarentzat ulertezin horrek eraginda, errealitate hori izen batez adierazteko eta horretaz irudi bat osatzeko beharra sortzen zaio pertsonari. Presentzia horren kontzientzia hartzeko eta horrekiko harremanak era gizakoian bizitzeko xedez sortzen ditu gizakiak izen eta irudi horiek. Horrela agertzen da horiek sortu dituzten kulturetan. Irudiak beharrezkoak badira ere, desegokiak eta mugatuak ere badira aldi berean, izaera analogikoa eta sinbolikoa baino ez baitute.
  • Jesukristo “Jainko ikusezinaren irudia” (Kol 1,15); guri begira dagoen Jainkoaren giza aurpegia. Jesusengan Jainkoaren irudiak dituen ezaugarriak: “Jainkoak hain maite izan zuen mundua…” (Jn 3,16). “Jainko gure salbatzailearen bihotz ona eta gizon-emakumeenganako maitasuna agertu dira” Jesusengan (Tit 3,4). Gure haragiaren ahuldadean agertu zaigu Jainkoa Jesusengan.
  • Federako bide luzea. Baldintza eta aurrekari existentzialak. Jarrera teologalaren fenomenologiarantz: norberaren mugatatik atera eta Jainkoa norberaren gune nagusitzat onartzea eskatzen du, bere izaera mugatuari oinarri sendoa jarriko dion baldintzarik gabeko konfiantza-jarreraz, gizakiari Jainkoaren mugagabeko ikuspegia zabaltzen baitio horrek: “Dena ahal du sinesten duenak” (Mk 9,23). Pablok zioena esateko gaitzen du fededuna Jainkoagan sinesteak: “Jainkoaren
    Semearengan dudan fedetik bizi naiz”. Norberaren existentziaren ziurtasuna, balioa, bizitzaren azken zentzua hartzen ditugu Jainkoagan sinestetik. Jarrera teologalaren hiru dimentsio: fedea, itxaropena eta maitasuna.
  • Jainkoarengan sinestetik Jainkoa bizitzera. “Esperientziarako deia du fedeak” (H. de Lubac). Jainko-bizipenaren aukerak, izaera eta moduak. Jarrera teologala otoitzean gauzatzea, “fedea praktikan jartzea”, eta otoitzaren bidez biziberritzea; jarrera teologala fedearen aitorpenaren eta besteei eskaintzearen bidez gauzatzea. “Maitasun-egintzetan agertzen den fedea” (Gal 5,3). Zuzengabekeriaren aurka borrokatzea eta behartsuen aldeko autua egitea eskatzen ditu fededun izateak mundu zuzengabe batean. Eguneroko bizitzaren ibilbidean aletzen da fedearen bizipena: “egunerokotasunaren mistika” (K. Rahner).
  • Fedearen Eliz izaera. Izatez teologala den fedea, Eliz izaera du bera gauzatzeko eran. Kristautasuna sortzen den gertakari berean du bere jatorria kristau-fedeak: Jesukristoren heriotza eta piztueran gizakiari egiten zaion Jainkoaren Espirituaren oparian. Fedea gauzatzea errazten duten ulertzeko eta bizitzeko moduak, baita eragozten dutenak ere.
  • Fedearen alaitasuna, “bere egiaren froga”. Jainkoaren Berri Ona den ebanjelioaren pozetik fedea sinestearen alaitasunean gauzatzera. “Zoriontsua zu, sinetsi duzulako”; “Zorionekoak ikusi gabe ere, sinetsi dutenak”.

Hizlariak bere lana amaitu zuenean, kafea hartzeko aukera eskaini zitzaien bertaratuei. Ederki baliatu zuten aukera hori askok eta askok elkarren artean gogoetak trukatzeko eta adiskidetasun-harremanak finkatzeko. Eskertu ere, askok eskertu zien antolatzaileei aukera hori eskaini izana, beren etxeetatik oso goiz irtenak bai ziren Arantzazura garaiz iritsi ahal izateko eta gorputzak gozagarri hori atseginez hartu baitzien.
Berrogei minutuko atsedenaldi hori amaiturik, Gandiaga Topaguneko aretoetara itzuli ziren entzuleak hizlariari galderak eta komentarioak egiteko. Asko izan ziren Juan Martin Velascori zituzten galderak egin zizkiotenak; bai honek ere ederki erantzun. Astirik ez zegoenez, asko geratu ziren galderak egin ezinik. Dena dela, ondotxo aprobetxatu zuten gehienek goiz hark eman zuena.
Basilikan bildu ziren, gero, gehienak aurrez prestatutako otoitzaldian parte hartzera. Hiru ordu-laurden sakon eta gozo iraun zuen Iñaki Beristain frantziskotarraren gidaritzapean burutu zen otoitzaldiak: irakurketa, gogoeta, kantu eta otoitz.
Han bildutako ugarik aditzera eman zuenez, maizago antolatu beharko lirateke era horretako elkarbiltzeak: haize berri eta indartsua gertatzen baitira gure izpirituak elikatzeko.

Juan Martin Velascoren gogoetan sakondu nahi dezanak badu horretarako aukera, PPC argitaletxeak  [ISBN: 9788428824446] plazaratu zuen FIJOS LOS OJOS EN JESÚS izeneko liburuan; “Ser creyente hoy” darama izenburu bezala Velascoren ekarpenak.
Dena dela, badu Joxe Mari Iturrioz-ek moldatua horren laburpen bat gaztelaniaz, eta hemen erasten dugu nahi dezanak irakurtzeko aukera izan dezan.

Juan Martin Velasco teologoaren hitzaldia Arantzazun

Anuncios

Conferencia del teólogo Juan Martín Velasco en Arantzazu

Juan Martín Velasco2013*04*20

Organizada por el grupo de creyentes de Gipuzkoa Eutsi Berrituz y tal como estaba prevista, el sábado 20 de abril, se celebró en Arantzazu la conferencia del teólogo Juan Martín Velasco sobre el tema Ser creyente hoy; pero qué creer”. Se reunieron más de 350 personas, provenientes de toda Gipuzkoa, para escuchar al conferenciante. Dado que en la sala de conferencias no había suficiente lugar, hubo de habilitarse otras salas para que todos pudieran seguir la intervención del Velasco por videoconferencia.
El ponente habló durante hora y media siguiendo el esquema que aquí presentamos:

  • Alusión a la situación religiosa en los países europeos de tradición cristiana. De la crisis religiosa a la crisis de Dios. Una situación que nos invita a un esfuerzo de discernimiento: ¿somos verdaderamente creyentes? Posibles distorsiones en la comprensión y en la realización de la fe. Criterios para ese discernimiento.
  • La actitud creyente no tiene su origen y fundamento en nosotros mismos. Sin la previa presencia de Dios, no podríamos ni imaginar su existencia. Meditación sobre el significado de la palabra “Dios”, a partir de su significado en la historia de las religiones: Dios, Misterio santo, “Presencia de la absoluta transcendencia, en el fondo de lo real y en lo más íntimo del corazón humano”: “A Dios no le ha visto nadie jamás” (Jn 1, 18); pero “no está lejos de ninguno de nosotros, porque en Él vivimos, nos movemos y existimos” (Hch 17,27-28). De esa presencia originante, invisible, incomprensible para el ser humano, surge en éste la necesidad de darle un nombre, de formarse una imagen de Dios. Las imágenes, los nombres son producidos por los humanos para tomar conciencia de esa Presencia y poder vivir humanamente la relación con ella. Por eso reflejan las culturas en las que han nacido. Las imágenes son necesarias, pero relativas e inadecuadas; sólo analógicas, simbólicas.
  • Jesucristo, “imagen de Dios invisible” (Col 1,15); rostro humano de Dios vuelto hacia nosotros. Rasgos peculiares de la imagen de Dios en Jesús: “Tanto amó Dios al mundo…” (Jn 3,16). En Jesús “apareció la bondad de Dios y su amor a los hombres” (Tit 3,4). En Jesús, Dios se nos ha revelado en la debilidad de nuestra carne.

Sigue leyendo

Fedea, bai; baina ze fede?

“EUTSI BERRITUZ” KRISTAU TALDEAREN ELKARKETA ARANTZAZUN

2013*04*20  [deialdia]Fedea, bai; baina ze fede?

Elkarketa, Vatikano II.a Kontzilioari buruzko gogoeta eginez eta bere espirituak, eliz-ikuspegiak eta pastoral proposamenek duten gaurkotasuna azpimarratuz. Idatzi honen bidez, hurrengo Elkarketa datorren apirilaren 20ean (larunbata) eta Arantzazun izango dugula adierazten dizuegu. Eta adierazteaz gain, gure gonbidapena ere luzatzen dizuegu.
Dakizuenez, Benedikto XVI.a Aita Santuak “Fedearen Urtea” ospatzea proposatu zigun “Porta Fidei” edo “Fedearen Atea” izeneko Gutun Apostolikoaren bidez. Urte berezi hau 2012ko urriaren 11an hasi zen, Kontzilioaren hasieraren 50. Urteurrenean, eta 2013ko azaroaren 24ean amaituko da, Kristo Errege festaburuan. Fedearen Urte honen markoan egingo du, bada, gure hurrengo Elkarketa.

Aurreko txandatan bezalaxe, hiru zati izango ditu: lehenbizi, fedearen inguruko hitzaldia entzuteko aukera izango dugu (Bitoriano Gandiaga Topagunean); ondoren, geure arteko eta hizlariarekin elkarrizketa egingo dugu; eta azkenik, Basilikan elkartuko gara otoitzean.
Gure artean ezaguna den Juan Martin Velasco apaiza izango dugu hizlari eta gure gogoeta zuzenduko duena. Eta Iñaki Beristain frantziskotarrak prestatu eta zuzenduko du Santutegiko otoitzaldia.
Goiza ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, oraingoan goizeko 10etan hasiko da Elkarketa, eta 13, 30etan bukatuko da. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta dei hau zeuen inguruan zabaltzera aldi berean. Izan ere, esperientzia baikor eta animatzaile bihur bai daiteke eliztarrontzat.
Jakin ezazue autobus zerbitzua ere egongo dela bertaratzeko.

“La fe, si; pero ¿qué fe?.

2013 – 04 – 20   [convocatoria]

ENCUENTRO DE “EUTSI BERRITUZ” EN ARANTZAZU

Tras el encuentro celebrado el pasado mes de noviembre en torno al Concilio Vaticano II y la actualidad de su espíritu, eclesiología y propuestas pastorales, los componentes del grupo cristiano diocesano “Eutsi Berrituz” La fe, si; pero ¿qué fe?queremos informaros e invitaros al nuevo Encuentro que celebraremos el próximo 20 de abril (sábado) en Arantzazu.
Como sabéis, el papa Benedicto XVI convocaba por medio de su Carta Apostólica “Porta Fidei” o “La Puerta de la Fe” (Hch 14, 27) un Año de la Fe, que comenzó el pasado 11 de octubre de 2012, en el cincuenta aniversario de la apertura del Concilio Vaticano II, y terminará en la solemnidad de Jesucristo, Señor del Universo, el 24 de noviembre de 2013. Nuestro Encuentro tiene, pues, como marco este Año de la Fe y se hace eco del mismo.

Como en anteriores ocasiones, a lo largo de la mañana podremos participar en la reflexión e iluminación inicial, el diálogo posterior y la oración final.
Para la primera parte –que se desarrollará en el edificio “Bitoriano Gandiaga”- contaremos con la presencia de Juan Martín Velasco, conocido entre nosotros por sus escritos y lúcidas aportaciones en diversas Jornadas pastorales. Y la oración en la Basílica será dirigida por Iñaki Beristain, franciscano del Santuario.

Par aprovechar mejor la mañana, esta vez el Encuentro comenzará a las 10 horas y terminará hacia las 13, 30. Os animamos a participar en el mismo y a hacer extensiva esta invitación en vuestro alrededor, ya que puede ser ocasión de una experiencia eclesial confortadora y alentadora.
Sabed que podréis contar con servicio de autobús.