Bihozberritzearen fruituak

ABENDUALDIKO HIRUGARREN IGANDEA
C Zikloa

Eguberri jaien atarian gaudela jada,
gure bidera ateratzen da
Profeta latz, zuzen eta tente bat,
haize guztien aurrean zutik mantentzen den haritzaren antzekoa.
Garai guztietako pertsonentzat baliagarriak diren
oinarrizko egiak, gizalegez beteak, oihukatzen dizkiguna.
Eta hari beretik beti: Aita bat eta bera dugula guztiok.
eta Berak oparitu diguna
mundu osoarentzat eta pertsona guztientzat dela.
Eta mezu honekin eta bere umiltasunarekin,
ez du Jainkoari buruz jardun beharrik
Eguberri zer den ekintzen bidez adierazteko.
Berak argi gaitzala.
Igande zoriontsua izan dezazuela.

Bihozberritzearen fruituak
Lukas 3,10-18

Jendeak galdetzen zion Joani: – Zer egin behar dugu, bada? Hark erantzuten zien: –
Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala. Joan ziren zergalari batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten: – Maisu, zer egin behar dugu?   Hark erantzun zien:
– Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
Soldaduek ere galdetu zioten:   – Eta guk, zer egin behar dugu?  Joanek erantzun zien:
– Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen:
– Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, sutan erreko du.
Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berriona herriari.
Jaunak esana

 


IRUZKINA – KOMENTARIOA

Hurbil dugu Eguberri. Jendea ari da dendetan ohizko erosketak egiten. Bataiatzailea geurekin dator dendetara eta hauxe esaten digu:
– Jantzitan hainbeste gastatu behar al duzu?; gasta ezazu beste hainbeste jende behartsua janzten.
– Janari goxoak erreserbatu behar al dituzu?; familia behartsu baten alde egin ezazu diru-kopuru berdineko erreserba bat.

Eta norbaitek esaten badio: krisian gaude eta guzti hori ezin dugu. Bataiatzaileak erantzuten dio: “gehitu” zuen krisia eta arindu pertsona eta familia behartsuenen krisia.

Begira diezaiogun Joani, ikus dezagun zer egin behar duten galdezka ari diren hainbat gizon-emakumeez inguraturik. Zergatik ez goaz geu ere galdera berbera egitera, nahiz eta aurrez jakin bere erantzuna? Bere erantzuna sinplea da, baina garai eta pertsona guztietarako balio du: “bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari”. Jesusek gero hots egingo duen funtsezko araua aurreratzen du Joanek: maitasun praktikoarena, ez daukaten eta ezin duten guztien hurko eginez. Bai, hurko egin, Samariar onaren parabolan erakusten digun bezala.

Baina bada zerbait harrigarria Joanen mezuan: ez du hitzik esaten Jainkoari buruz. Zer pentsa dezakete honen aurrean, sinestedun ez direnen obra onak zalantzan jartzen dituzten kristauek? Jainkoagatik eginak ez badira, ez al dute berdin balio? Baina, non jartzen du hori Ebanjelioetan? Gaurko Ebanjelioan ez behintzat; ezta Azken Epaiaren parabolan ere (Mateo 25); Samariar onarenean ere ez (Lukas 10). Honek ez du esan nahi alboratu egiten ditugula Jainkoa eta bere seme Jesukristo! Horixe interesatzen zaigula!… Baina, bestaldetik, hor dago Joanen testigantza. Joanek hau adierazi nahi digu: miresgarria dela fededun aitortzea eta oinarrizkoa gure ardura eta zeregin propioak txukun betetzea, baina ez dela nahikoa. Funtsezkoa dela, aldi berean, pertsona eta familia behartsu eta ahulenei laguntzea eta gizarte zuzen eta berdinago baten alde lan egitea.

Entzun dezagun orain Joanen aitormen apal eta umila: ni ez naiz Mesias eta gutxiagorik ere, ez bainaiz Haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Pertsonai ospetsu bat zaldi gainean hiri batera iristen zenean, bere zerbitzariak oinetakoen lokarriak askatzen zizkion eta zalditik jaisten laguntzen zion. Eta Joanek aitortzen du ez dela nahiko duin zerbitzu xume hori egiteko ere. Argi eta garbi uzten du Jesusen nagusitasuna. Eta are gehiago oraindik: nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena.., Hark Izpiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. Gizon eta profeta handia dugu Joan, baina umila aldi berean. Begira diezaiogun, guri kosta egiten baitzaigu umiltasunean bizitzea. Ebanjelio ederra gaurkoa Eguberrirako prestatzeko eta kristau-zentzuz ospatzeko.


POEMA – OTOITZA

Atera zaitez basamortutik berriro

Joan, zatoz, ohi egin ezazu… Gaua da.
Milioika argi ikus daitezke festa giroan;
baina gau-iluna dugu.

Ez da limosnarik falta, Profeta,
baina ez dugu hainbesteko solidaritaterik ere.
Krisiek argi berdea pizten diote egoismoari;
diru-goseak ez du azkenik:
diru gehiago nahi du eta inoiz ez du nahikorik.

Etor zaitez eta argitu itsuen ikusmena,
etorri inozoei inozokeria kentzera,
etorri zentzu-gabeak adimenez janztera.
Nola ez dakite, ez dute ikusten, ez dira konturatzen
krisiak urrun geratzen direla jauregi altuetatik

Atera zaitez berriro basamortutik
eta oihu egin errairik gabeko aurrerapenaren aurka.
Ez zaitez isildu zure ahots asko urak eramaten baditu ere
eta bizitzarik gabe itsasoan hiltzen badira ere.
Beste batzuk hainbeste argi eta arinkeriaren artean galduko dira.

Latza da Salbatzailea ospatu eta goratu bitartean,
hiri jendetsuetako hainbat miseria ezkutatzen saiatzea!.
Zatoz eta argitan jarri ezazu hainbat gezur,
baita bihotz gutxiko fededunenak ere:
ez dute besteei dohain emateko denborarik,
ezta behartsuei eskaintzeko ezer ere,
baina bai beraientzat eta beretarrentzat.

Eta ohi egin ezazu hainbat kantu eta gorespen hutsalen aurka,
pobreen ezin eta sufrimen nabariak ahaztu
eta Misterio ezkutuari elkarte giro axalekoan
eskainitako abestien aurka.

Beste lur hondatu batzuetatik etorriko dira
zuk iragarri zenuen Haren bila.
Eta pasioz beteriko zure ahotsa entzungo dute
eta zure Lagunaren oin-arrastoak zapalduko dituzte.

Anuncios

Dad frutos de conversión. Comentario de Patxi Loidi.

TERCER DOMINGO DE ADVIENTO
Ciclo C

A las puertas de Navidad
sale a nuestro encuentro
el profeta adusto, austero y erguido,
que era un roble contra todos los vientos.
Nos grita verdades tan elementales, tan humanas,
que valen para todas las gentes de todos los tiempos.
Y siempre en la misma línea: tenemos el mismo Padre:
compartamos como hermanas lo que él nos ha regalado,
que es para todo el mundo, para todas las gentes.
Y con este mensaje y su sencilla humildad,
ni siquiera necesita apelar a Dios
para decirnos con hechos
lo que es la Navidad.
Que él nos ilumine.
Feliz domingo.

Lucas 3,10-18.-
DAD FRUTOS DE CONVERSIÓN

PROCLAMACIÓN DEL EVANGELIO SEGÚN SAN LUCAS
 Juan predicaba un bautismo de conversión por la región del Jordán. La gente le preguntaba: ¿Qué debemos hacer?
Y él les respondía: Quien tenga dos túnicas, que las reparta con la persona que no tiene; quien tenga para comer, que haga lo mismo.
Vinieron también algunos recaudadores de impuestos a bautizarse, y le dijeron: Maestro, ¿qué debemos hacer?
Él les dijo: No exijáis más de lo que os está fijado.
También unos soldados le preguntaron: Y nosotros ¿qué debemos hacer? Él les dijo: No hagáis extorsión a nadie, no hagáis denuncias falsas y contentaos con vuestro sueldo.
El pueblo estaba expectante y toda la gente andaban preguntándose si no sería Juan el Mesías.  Pero él declaró abiertamente: Yo los bautizo con agua; pero está a punto de llegar uno que es más fuerte que yo, a quien no soy digno de desatarle ni siquiera la correa de sus sandalias. Él os bautizará con el Espíritu Santo y el fuego.
En su mano tiene la horquilla para separar el trigo de la paja. Recogerá el trigo en su granero, y quemará la paja con fuego que no se apaga.
Y, con otras muchas exhortaciones, anunciaba al pueblo la Buena Nueva.
PALABRA DEL SEÑOR

0000000000000000000000000000000000000000000000000


COMENTARIO de Patxi Loidi

Queridas amigas y amigos de Evangelio Vivo: La Navidad está encima Ya hierven los comercios y los gastos. Después harán su aparición las angustias, hasta llegar quizás al desequilibrio personal.

El Bautista nos acompaña por los comercios y nos dice: ¿Vas a gastar en vestidos? Gasta otro tanto para la gente empobrecida ¿Vas a reservar manjares? Haz otra reserva para una casa pobre. Y si alguna persona le dice: No podemos, estamos en crisis. El Bautista replica inmediatamente: Aumentad vuestra crisis, disminuyendo la de las empobrecidas.

Miremos a Juan rodeado de multitudes que le preguntan qué deben hacer. ¿Por qué no vamos también nosotros a hacerle la misma pregunta, aunque sepamos la contestación? Es una respuesta tan simple, que vale para todos los tiempos y toda clase de personas. Quien tenga dos túnicas, que dé una a quien no tiene. Es la regla fundamental de Jesús, que el Bautista anticipa: el amor con obras, haciéndose prójimos y prójimas de quienes no tienen ni pueden. Sí, hacerse prójimos, como enseñó Jesús en la parábola del Samaritano.

Pero hay una ausencia llamativa en la exhortación de Juan: no dice ni una palabra sobre Dios. ¿Qué pensarán las cristianas creídas, que ponen pegas a las buenas obras de los no creyentes, porque ‘no las hacen por Dios’? Pero, hermanas y hermanos, ¿dónde pone el evangelio esa norma? Aquí, no; en la parábola del juicio final, tampoco (Mt 25); en la del Samaritano, tampoco (Lc 10). ¡Claro que nos interesa Dios y su enviado Jesucristo! Si no, ¿por qué escribo yo esto y lo leéis vosotras? Pero ahí queda esa importante observación.

Juan no se olvida del cumplimiento de las propias obligaciones. Lo dice, con unas u otras palabras, a cada grupo que se le acerca. Pero no nos quedemos en esto solo. Unámoslo con lo anterior. Con el cumplimiento de mis obligaciones no cumplo el deber primario e ineludible de ayudar, defender, liberar a la gente empobrecida y trabajar por una sociedad justa e igualitaria.

Escuchemos ahora la humilde declaración de Juan. No soy el Mesías. Ni siquiera soy digno de desatarle la correa de sus sandalias.

Cuando un gran personaje llegaba cabalgando a una ciudad, el paje le soltaba las correas para que bajara del caballo. Y Juan dice que no él es digno ni siguiera de hacer ese humilde servicio al Mesías. Marcó bien la superioridad de Jesús. Y la remachó con esta afirmación: Mi bautismo es solamente de agua. Pero el que viene detrás os bautizará con el Espíritu. La humildad nos cuesta. Miremos a Juan

Buen evangelio para prepararnos a la Navidad y celebrarla cristianamente.


PLEGARIA

Sal nuevamente del desierto

Juan, ven, grita… Es de noche.
Hay millones de luces festejando,
pero es noche cerrada, como boca de lobo.

Limosnas hay, Profeta, pero escuálidas.
Las crisis dan luz verde al egoísmo.
Dinero quiere más dinero: nunca basta.

Ven a encender la vista a las cegatas,
a quitar la inocencia a los ingenuos,
ahoradar el cerebro de la gente insensata.
No saben que las aguas de la crisis
solo alcanzan la arena de la playa;
les quedan lejos las mansiones altas.

Sal nuevamente del desierto y clama
contrael progreso sin entrañas.
No te importe que muchas de tus voces
se las lleven las aguas
y desemboquen muertas en el mar sin vida.
Otras se extraviarán entre tanta luz fatua,
Que, honrando al Salvador, oculten las miserias
de populosas urbes que se dicen cristianas.

Ven y desenmascara la mentira
de quienes tienen fe sin corazón:
no tienen tiempo para darlo gratis,
masdan sin cuentagotas a parientes.

Y grita contra la alabanza hueca
de la comunidad que canta al Invisible
olvidando el dolor de pobres bien visibles.

Otras gentes vendrán de tierras devastadas
en busca del que tú anunciaste.
Y escucharán tu voz apasionada
y pisarán las huellas de tu Amigo.

Prestatu bidea Jaunari

ABENDUKO BIGARREN IGANDEA – C

Lagunok: Isaias profetaren ahotsa
biziki indartsu datorkigu igande honetan.
Prestatu bidea Jaunari. Zuzendu bidexkak hari.
Bete sakanak. Beheratu mendi guztiak.
Orduan, jende guztiak ikusiko du
Jainkoaren salbamena.
Elizak abendu betean ipini du idazki hau.
Hori egitean testu honek oihu egiten du
Eguberria pagano bihurtzearen aurka.
Gaur ere bidexka maldatsuetan
bizi gara, izan ere,
gailur garaietan
eta malkar hondoetan.
Baina Jainkoak maitasun
bihur dezake basakeria.
Agur adeitsu bat denoi.

PRESTATU BIDEA JAUNARI

EBANJELIOA SAN LUKASEN LIBURUTIK   3, 1-6
Tiberio enperadorearen agintaldiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan. Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako. Horrela Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen:
Ahots bat oihuka
ari da basamortuan:
prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari.
Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.
Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute
Jainkoak ematen duen salbamena.
JAUNAK ESANA


Patxi Loidiren AZALPENA

Lagun maiteak: Konturatu al zarete ze izen-saila datorren gaurko ebanjelioan? Garai hartako pertsonaia handiak dira, erromatarrak eta judutarrak. Horrela hasten zituzten idazkiak historialari handiek. Lukasek haiek bezala egiten du eta ospe handia ematen dio atal honi; hasiera berri baten antzekoa da: Joan Bataiatzailearen jardueraren eta Jesusen apostolutzaren hasiera da.

rocks beside path

Photo by Moritz Böing on Pexels.com

Aipatutako pertsonaiak nahiko beldurgarriak izan ziren, Jesusek egin eta erakutsiko zuenaren etsaiak. Horien izendapenak benetakoa denaren ukitua ematen dio testuari, Jesus bere garaiko baldintza zehatzetan murgilduta bizi izan baitzen, aldi hartako gizarte eta kultura giroan, Kontzilioak gogorarazten digunez.

Sarrera hitz arranditsuaren ondoren, Joan Bataiatzailearen aurkezpena dator. Zertan dabil Joan? Bihozberritzeko hots egiten; eta horren seinale gisa, bataiatu egiten du jendea. Ebanjelioak Isaiasen hitzak darabiltza Joan Bataiatzailearen asmoa azaltzeko. Abiapuntu basamortua hartuz –Jainkoa mintzo zaigun tokia– hiru gauza iragartzen ditu:

Prestatu bidea Jaunari. Bere misioa da. Eta gure eginkizuna abenduan zehar.

Berdindu malkarrak. Bost olerki hitz dira, eder-ederrak, alderdi soziala dutenak: bidexkak zuzendu, sakanak bete, mendi-muinoak beheratu, paraje latzak zelai bihurtu eta malkarrak lautada. Hori guztia dei honetan laburbiltzen da: egin zuzentasuna, eraiki gizarte bidezkoa eta zuzena. Horrela prestatzen zaio bidea Jaunari.
Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoaren salbamena. Lukas unibertsal zalea da hasieratik bukaeraraino.
Gaurko jendeari Eguberria ospatzeko era erakusten digu Isaiasen pasarte honek: Jaunak justizia eskatzen digu. Gurtza eta gorespena aipatu ordez, deigarria da nola azpimarratzen duen zuzentasuna. Ahapaldi hauek zorrotz salatzen dute eguberriak paganotzea, diru-xahutzea, gastronomia fina gurtzea eta neurrigabe gastatzea; kritika honek balio du bai goiko klaseentzako bai klase ertainentzako bai baxuentzako: guzti-guztientzat balio du, egunero goseak hiltzen direnentzat eta goseak bizi direnentzat izan ezik; salbuetsita daude etxegabeak ere, langabeak eta etorkizunik ez dutenak; salbuetsita baita ere Caritasi esker eusten diotenak eta eliz atarietan esku dardaratiz eskean egoten direnak. Kristau gizon-emakumeok, zer egin dugu Eguberriarekin? Gure Gabonak iraina dira gizateriaren gehiengoarentzat, jende behartsua baita. Amos profeta oroitarazten digute: “Gorroto eta higuin ditut zuen jaiak, ez ditut atsegin zuen kultu-batzarrak”.
Lotsa gorria sentitu behar genuke eta jai hauek zuztarretik aldatzea erabaki. Gurtu dezagun Jainkoa, abes diezaiogun Haurrari, egin dezagun festa, baina neurrian eta eskuzabaltasunez –ebanjelioko alargun pobreak bezala–; saia gaitezen gizarte ez hain ankerraren alde, borroka gaitezen herri gizakoiagoaren alde. Gu humanizatzera dator Jauna.


OTOITZA

Jende guztiak ikusiko du

Ahots bat ari da oihuka:
zuen herri zatituan,
goseak eta bidegabekeriak hautsitako zuen herrian,
utzi igarotzen Jaunari.

Zure mezulariaren ahotsa da,
lasterka doa etxez etxe ate joka.
Berri handia dakarkizuet.
Itxaro genuena etorri dator.
Eta iraultza handia dakarkigu.

Presta iezaiozue bidea.
Desegin zuen herriak banatzen dituzten hesiak.
Ireki mundu guztiari
zuen jauregiak, hain itxiak eta baztertzaileak.
Ez gehiago giza salerosketarik,
utzi babesgabeekin trafikatzeari.
Bota etxezuloak,
miserian utzi ondoren jendea jaurtitzen duzuen leize-zuloak.
Eraiki bizitzeko moduko etxeak.
Eta eman eskua
bizia ez den bizitza jasaten duten emakumeei.

Indartsua eta gartsua du ahotsa.
Ahoz aho dabil berria.
Umore ona dago tabernetan eta kalean,
musika, dantza eta abestiak.
Txoriak gorago doaz hegan.
Zuhaitzak zerurantz luzatzen dira.
Jendeak soineko berriak janzten ditu
eta nahi lukete bihozberritu.

Piztu gure herria, poztu gure jendea.
Esaiozue, bihotzetik bihotzera:
Badator itxaroten zenutena.
Ez zaldi gainean,
astotxo baten gainean baizik.
Altxatuko ditu buru-makurrak.
Moztuko ditu gandorrak.
Lau haizetara hots egingo du:
merezi du anai-arreba izatea
eta senideak bezala bizitzea.

Preparad el camino al Señor. Comentario de Patxi Loidi_

SEGUNDO DOMINGO DE ADVIENTO
Ciclo C

Amigas y amigos: La voz del profeta Isaías
resuena este domingo con una fuerza imponente.
Preparad el camino del Señor. Nivelad sus senderos.
Rellenad los barrancos. Rebajad todos los montes.
Entonces toda la gente verá la salvación de Dios.
La Iglesia pone este texto en pleno adviento.
Esta colocación lo convierte en un grito
contra la paganización de la Navidad.
Porque hoy seguimos viviendo
entre senderos desnivelados,
montes cada vez más altos
y barrancos abismales
Pero Dios puede cambiar
la barbarie en amor.
Saludos cordiales.

PREPARAD EL CAMINO AL SEÑOR

PROCLAMACIÓN DEL EVANGELIO SEGÚN SAN LUCAS   3, 1-6
 En el año décimoquinto del imperio de Tiberio César, siendo Poncio Pilato procurador de Judea; Herodes tetrarca, de Galilea; Filipo, su hermano, tetrarca de Iturea y de Traconítida, y Lisanias tetrarca de Abilene; y  en el pontificado de Anás y Caifás, la palabra de Dios le llegó a Juan, hijo de Zacarías, en el desierto.
Y Juan se fue por toda la región del Jordán, proclamando un bautismo de conversión, para el perdón de los pecados,
como está escrito en el libro de los oráculos del profeta Isaías:
Voz del que clama en el desierto:
Preparad el camino del Señor,
Nivelad sus senderos;
todo barranco será rellenado,
todo monte y colina, rebajada,
los caminos torcidos se enderezarán
y los desnivelados serán caminos llanos.
Y toda la gente verá la salvación de Dios.
PALABRA DEL SEÑOR

EXPLICACIÓN

Queridas amigas y amigos: Saludos cordiales. ¿Se han fijado en la lista de nombres que salen en el evangelio de hoy? Son los grandes personajes de aquel tiempo, tanto romanos como judíos. Así empezaban sus escritos los grandes historiadores. Lucas los imita y le da una gran solemnidad a este capítulo, que es como un nuevo comienzo: el inicio de la actividad de Juan Bautista y de la vida apostólica de Jesús.

Los personajes mencionados fueron bastante siniestros, contrarios a lo que Jesús iba a hacer y enseñar. Su enumeración da al texto un toque de realismo, porque Jesús vivió sumergido en las condiciones concretas, sociales y culturas de su tiempo, como nos recuerda el concilio.

road covered with sand

Photo by The Lazy Artist Gallery on Pexels.com

Después de la solemne introducción, el pasaje presenta a Juan Bautista. ¿Qué hace Juan? Invita a la conversión; y como signo de la misma, bautiza a la gente. El evangelioutiliza una cita de Isaías, para explicar el objetivo de Juan Bautista. Tomando como punto de partida el desierto –el lugar donde Dios nos habla- hace tres anuncios.

Preparad el camino al Señor. Es su propia misión. Y nuestra tarea durante el adviento.

Igualad lo escabroso. Son cinco versos poéticos de gran belleza con dimensión social: nivelar los senderos, rellenar los barrancos, rebajar las colinas, enderezar los caminos torcidos, allanar el terreno. Todo ello se resume en este llamamiento: haced justicia, construid una sociedad justa. Es la forma de preparar el camino al Señor.

Y todo el mundo verá la salvación de Dios.Lucas es universalista desde el comienzo hasta el final.

A la gente de hoy, esta cita de Isaías nos señala el modo de celebrar la Navidad: el Señor nos pide justicia. Llama la atención que, en vez de señalar el culto y la alabanza, acentúe precisamente la justicia. Estos versos suponen una dura crítica contra la paganización de nuestras navidades, los despilfarros, el culto a la gastronomía refinada y los gastos escandalosos; una crítica que vale para las clases altas, medias y bajas: para todo el mundo, excepto para quienes mueren de hambre cada día y para quienes lo sufren; para la gente sin techo, sin trabajo y sin futuro; para quienes sobreviven por Caritas y quienes piden con mano temblorosa a la entrada de las iglesias. Cristianas y cristianos, ¿qué hemos hecho de la Navidad?Nuestras fiestas navideñas son un insulto contra la mayoría de la humanidad, que es gente empobrecida. Nos recuerdan al profeta Amós: “Odio vuestras fiestas; vuestras celebraciones me dan arcadas”.

Debiéramos sentir una profunda vergüenza y tomar la decisión de cambiar radicalmente estas fiestas. Adoremos a Dios, cantemos al Niño, hagamos fiesta, pero con austeridad y generosidad –como la viuda pobre del evangelio-; y luchemos por una sociedad menos cruel y más humana. El Señor viene a humanizarnos.


PLEGARIA

Todo el mundo lo verá

Una voz clama:
En vuestro dividido pueblo,
quebrado por el hambre y la injusticia,
abrid paso al Señor.

Es la voz de tu mensajero,
que corre por las calles golpeando cada puerta.
Os anuncio la gran noticia.
El esperado viene, está llegando.
Y nos trae la gran revolución.

Preparadle el camino.
Deshaced las barreras que dividen vuestros pueblos.
Abrid a todo el mundo
vuestros palacios exclusivos y excluyentes.
Dejad de traficar conlas personas indefensas.
Destruid los tugurios,
donde echáis a la gente que hundís en la miseria.
Levantad casas habitables.
Y dad la mano a las mujeres
condenadas a una vida que no es vida.

Su voz es poderosa y entusiasta.
De boca en boca vuela la noticia.
Hay buen humor en las tabernas y las calles,
músicas, danzas y canciones.
Los pájaros vuelan más alto.
Los árboles se estiran hacia el cielo.
La gente cambia de vestido
y quisieran cambiarse el corazón.

Animad, animad a nuestro pueblo.
Decidle, corazón a corazón:
Está llegando el que esperabais.
No viene cabalgando en un corcel
sinomontado en un asnillo.
Alzará las cabezas humilladas.
Recortará las crestas.
Pregonará a los cuatro vientos:
Vale la pena ser hermanas
y vivir como hermanos.

Zaudete erne eta egin otoitz eten gabe. Patxi Loidiren gogoeta.

ABENDUALDIA            Lehen igandea

C aldia

Ebanjelio biziaren adiskideok.
Apokalipsi giroko kontakizunak berriro.
Beldurtuta eta arnasa hartu ezinik geratuko da jendea.
Lukasek bere ikuspegi berezia jarriko du
hiru sinoptikoen testuinguruan.
Izan bihotz, altxatu buruak,
Gizonaren Semea ikusiko duzu eta
hodeien artean garaile eta aintzatsu etortzen.
Luze doa zein egon beharra.
Kontuz, beraz,
eta ez amore eman gaizkiaren tentaldietan.
Abendualdi zoriontsua izan dezazuela guztiok.

ZAUDETE ERNE ETA EGIN OTOITZ ETEN GABE

Lukas 21,25-28.34-36
Lukasen ebanjelioaren aldarrikapena
Seinale handiak agertuko dira eguzkian, ilargian eta izarretan; lurrean, berriz, larri izango dira herriak, itsas orroaz eta olatuez izuturik. Eta munduari gainera datorkion ikaraz eta larriz, lur jota geldituko da jendea, ortzea dardarka ariko baita. Orduan Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute. Hau guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta altxatu burua, laster baituzue zuen askapena.
“Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, sarea bezala eroriko baita munduan, bizi diren guztien gainera. Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen.

GOGOETA

Ebanjelio biziaren adiskide maiteok. Abendualdiko lehen igandea dugu gaurkoa, Eguberrietarako prestaketa-aldia. Munduaren azkenaz hitz egiten zaigu ebanjelioko pasartean, liturgia urtearen hasiera moduan. Ideia berberak agertzen dira Mateoren eta Markosen ebanjelioetan ere.
Lukas konturatuta dago, eliz elkartea egoera berri batean aurkitzen dela. Jerusalen erautsi ondoren idazten du bere lana, 80 eta 90 urteen tartean. Indarra galdua zuen ordurako munduaren amaiera gainean zutelako usteak; eta horrekin batera, baita Jauna berehalakoan itzuliko zelakoaren itxaropenak ere. Uste horrek ez du, jada, bihotz-berritzera eragiteko nahikoa indarrik. Eta Mateo eta Markosen bide beretik, data zehatzik jarri gabe, amaiera urruti dagoela esaten du argi eta garbi. Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira, nire izena bereganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias” eta “Gainean da garaia”. Ez joan holakoen ondoren. Gerra eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu: lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala azkena (Lk 21,8-10). Asko dira, oraindik ere, munduaren azkena gertu dagoela dioten igarleei sinesten jarraitzen dietenak.
Mundua desegin dezakete, bai, nazio boteretsuek, hori hamabost alditan egin ahal izateko hainbat arma nuklearrik bai baitute orain. Egingo ote dute, ordea? Planeta hau nahastuta geldi daiteke, lurra desegiten ari baitira transnazional indartsuenak; giza garapenaren gainetik jartzen dute horrelakoek diru-gosea.
Ez da Jainkoa izanen mundua erautsiko duena. Ebanjelioa ez da beldurraz baliatzen: horretarako ez du munduaren azkenaz jarduten, ezta Jainkoaren zigorraz ere. Gure Jainkoa ez da beldurraren jainkoa, askatasunaren, usteonaren eta maitasunaren Jainkoa baizik. Iraupenera eta errezora dei egiten digu gaurko pasarteak, azkena gainean zutela ustez bizi izandakoei idazten baitie Lukasek. Baliozkoak dira, gaur ere, hark egiten dituen oharrak. Gure bihotza ez bedi gogortu ohitura txar eta diru-gosearen eraginez. Izan zaitezte sentiberak eta zeuen buruen jabe, pentsaera fedean eta arrazoizkotasunean oinarrituta. Jesus aintzatsu agertzen zaigu, jaun eta jabe, hondamendi handienen erdian ere. Lotura eta ikara guztietatik askatzen gaitu. Altxatu dezagun burua, beraz, pertsona aske garenez. Urteak aurrera joanik ere, gorde dezagun gazte geure espiritua. On egiteko bizirik eta esna mantenu dezagun gure arima. Horrela zutik iraun ahal izango dugu Jesukristoren aurrean, Gizonaren Seme aintzatsuaren aurrean.
Onar iezadazue zertzelada labur bat gaurko hau amaitu aurretik. Goi-agerkundearekin eta fedearekin batera, arrazoitzeko giza ahalmena ere kontuan hartu izan du beti teologia katolikoak. Azken ureotan, halere, ahultzen doa gure Eliz honetan arrazoimenaren indarra, Latin Ameriketan bereziki. Zerk eragiten du atzera pauso hori? Talde jendetsuenak, agian, joera karismatikoa dutenak dira eta eliza ebanjelikoen eraginpean daudenak. Batek bere buruari galdetzen dio, egoera horrek ez ote duen zerikusirik ebanjelioko gaurko pasartean esaten zaigunaren aurkakoarekin, hain justu: buru askotan oraindik bizirik dagoen munduaren azkena hurbil dagoelakoarekin, alegia, Jainkoaren zigorra bezalako beste osagai batzuekin batera; Mariarekiko jaierarekin, biblian oinarritu beharrean, agerpen-kontuez baliatzen denarekin; mirariekiko zaletasunarekin, Jesusek dioenaren aurka jokatuz, e. a. Zer dugu jokoan arrazoimenaren ahultze honetan? Jainko sortzailea bera eta humanismoa. Jainko sortzaile irensten du era horretako erlijio batek. Aski bedi oraingoz ohartxo honekin, jabetuta banago ere azterketa sakonagoa merezi duela gai horrek.
Betikoa da Lukasen gaurko pasartearen irakaspenaren mezua, ohikeriatara eta kaskarkeriara eramaten baikaitu urteen joanak. Gure fede-berotasuna berritzeko aukera ona eskaintzen digu Eguberri-aldiak, ohitura hutsen norabidearen aurka eginez, arrazoimenari eta humanismoari leku egiten diegun neurrian.

Zaudete erne


Otoitza

Maitasunez eta saminez estalita
Jauna ikusi al duzu?
Bai ederki, oraintxe bertan ikusteko aukera izango banu!
Non aurkituko nuke? Noiz? Nola?
Zabal-zabalik jarri zaizkit begiak,
mugagabeko irrikaz gainezka.

Beti itzuli ohi da, beti,
munduaren azkenaren zain egon gabe,
mundualdiko nire ibilbidea noiz amaituko zain egon gabe.
Ez ote da, bada, bera gure anai nagusia?
Ez ote dio, bada, Aitak esan gu zaindu behar gaituela?

Egunoro etortzen zaigu,
aurpegia irribarrez,
irribarra eskuetan eta bihotzean ere.
Nire etxeko atarian geratzen da,
eta atea jotzen du, poliki-poliki,
hatz-koskorrez.
Zenbatetan ez ote nau arreta galdurik aurkitu,
ezertaz jabetu gabe, atea zabaltzera jaitzeko betarik gabe.

Zutik aurkitu nahi nau,
burua altxatuta, nire kabuz pentsatzen.
Ez ote da, bada, bera gure askatzaile aintzatsua?
Ez ote nau nire buruaren jabe, aske eta solidario nahi,
bere aurrean zutik egoteko ahalmenez,
hondamendi handienen erdian ere?

Ez dut mundu honetan
aintzaz eta boteretsu ikusiko,
maitasunez eta samintasunez estalita
pasatzen baita gure ondotik.
Behartsuekin borrokatzen da,
bizia izan dezaten.
Hortxe aurkitzen dut beti,
duintasun-ezaren erdian.
Eta badakit behartsu horiez galdetuko didala
betirako besarkada hartzeko ordua datorkidanean.

Estad alerta y orad sin cesar. Comentario de Patxi Loidi.

PRIMER DOMINGO DE ADVIENTO
Ciclo C

Queridas amigas de Evangelio Vivo:
De nuevo escuchamos acentos apocalípticos.
La gente quedará aterrorizada y sin aliento.
El evangelio nos habla del fin del mundo.
Y en ese marco de los tres sinópticos,
Lucas pondrá su propio acento.
Tened ánimo, alzad la cabeza,
verán al Hijo del Hombre,
que llega sobre la nube
triunfante y glorioso.
La espera es larga.
Así que, ¡cuidado!
No cedáis al mal.
Feliz adviento.

ESTAD ALERTA Y ORAD SIN CESAR

PROCLAMACIÓN DEL EVANGELIO SEGÚN SAN LUCAS    Lc 21,25-28.34-36.-
Habrá señales en el sol, en la luna y en las estrellas; y en la tierra, angustia de la gente, trastornada por el estruendo del mar y de las olas.
La gente quedará sin aliento por el terror y la ansiedad ante las cosas que se abatirán sobre el mundo, porque las fuerzas de los cielos se tambalearán.
Y entonces verán venir al Hijo del Hombre en una nube con gran poder y gloria.
Cuando empiecen a suceder estas cosas, recuperad el ánimo y levantad la cabeza, porque se acerca vuestra liberación.
Cuidaos de que no se emboten vuestros corazones por el libertinaje, por la embriaguez y por las preocupaciones de la vida; no sea que aquel Día venga sobre vosotros de improviso, como una trampa, que caerá sobre todos los habitantes de la tierra.
Estad alerta, orando sin cesar, para que tengáis fortaleza y logréis escapar de todo lo que vendrá, de forma que podáis manteneros en pie delante del Hijo del hombre.
PALABRA DEL SEÑOR

 


COMENTARIO

Queridas amigas y amigos de Evangelio Vivo. Hoy es el primer domingo del Adviento, tiempo de preparación para la Navidad. El evangelio nos habla del fin del mundo, como comienzo del tiempo litúrgico. Son las mismas ideas que aparecen en Mateo y Marcos.

Pero Lucas es consciente de que la Iglesia se encuentra en una situación nueva. Escribe su obra después de la destrucción de Jerusalén, entre los años 80 y 90. En esos años la creencia en un fin del mundo cercano se ha diluido; y con ella, la esperanza en la vuelta inminente del Señor. Esa motivación ya no tiene fuerza para invitar a la conversión. Por eso inserta frases en las que, además de no marcar fechas igual que Mt y Mc, dice expresamente que el fin esta lejos. “Estad atentos para que no os engañen. Porque muchos vendrán en mi nombre diciendo: ‘Yo soy, ha llegado la hora´. No vayáis tras ellos. Cuando oigáishablar de guerras y revueltas, no os asustéis. Eso tiene que suceder primero; pero el fin no vendrá inmediatamente” (21,8-10). Todavía hay mucha gente que da crédito a los agoreros del fin del mundo cercano.

Las naciones poderosas pueden destruir la tierra, porque tienen armas nucleares como para hacerlo quince veces. ¿Lo harán? El planeta puede colapsarse, porque las grandes transnacionales lo están destrozando; anteponen la codicia al desarrollo humano.

Pero no será Dios quien lo destruya. El evangelio no utiliza el miedo: ni el del fin del mundo ni el de los castigos de Dios. Nuestro Dios no es un dios del miedo, sino de libertad, confianza y amor. El pasaje de hoy invita a la constancia y al fervor, porque Lucas escribía para personas que habían vivido pendientes del final cercano. Pero sus consejos valen perfectamente para nuestro tiempo. Que no se embote vuestro corazón, atrapado por los vicios y el dinero. Sed sensibles y dueños de vosotros mismos, con la cabeza bien puesta, forjada con fe y racionalidad. Jesús aparece glorioso, como dueño y señor, en medio de las mayores catástrofes. Y nos libera de toda atadura y temor. Así que levantemos la cabeza, como personas libres. Mantengamosla juventud espiritual, aunque pasen los años. Conservemos el alma viva y despierta para el bien.Así podremos estar en pie delante de Jesucristo, el Hijo del Hombre glorioso.

Permitidme un breve apunte, antes de acabar. La teología católica ha tenido siempre en cuenta a la razón humana junto a la revelación y la fe. En los últimos años, está disminuyendo en nuestra Iglesia la fuerza de la razón, por ejemplo, en América Latina en general. ¿A qué se debe este retroceso? Quizás al predominio de los grupos más numerosos, de corte carismático, influidos por las iglesias evangélicas. Y uno se pregunta si ello no tendrá que ver con lo contrario al evangelio de hoy: la proximidad del fin del mundo, que todavía persiste en muchas cabezas, unido, como un paquete, a otra serie de elementos, como las apelaciones a los castigos de Dios; la devoción mariana basada en apariciones y no en la Biblia; el creciente afán de milagros –en contra de lo que enseña Jesús-, etc. ¿Qué nos jugamos en esta rebaja de la razón? El Dios creador y el humanismo. La religión se come al Dios creador. Baste aquí este apunte, aunque reconozco que el tema merece un comentario más largo.

La enseñanza de Lucas en el texto de hoy es un mensaje eterno, porque el paso de los años nos lleva insensiblemente a caer en la rutina y la mediocridad. Navidad es una gran ocasión para renovar el fervor, si nos posicionamos contra la corriente y damos cabida a la razón y al humanismo.hegan


PLEGARIA

Disfrazado de amor y dolor

¿Has visto al Señor?
¡Oh, si pudiera verlo ahora mismo!
¿Dónde puedo encontrarlo?, ¿cuándo?, ¿cómo?
Se me han puesto los ojos muy abiertos,
con ansias infinitas.

Él viene siempre, siempre,
sin esperar al fin del mundo,
ni al final de mi viaje por la tierra.
¿No es Él nuestro hermano mayor?
¿No le ha dicho su ¨Padre que nos cuide?

Llega todos los días,
con la sonrisa en la mirada
y en las manos, el corazón.
Se detiene a la puerta de mi casa
y toca suavemente
con los nudillos.
¡Cuántas veces me encuentra distraído
sin enterarme y sin abrirle!

Él quiere hallarme tiesa,
con la cabeza erguida y el pensamiento propio.
¿Acaso no es nuestro liberador glorioso?
¿No me hace dueña, libre y solidaria,
capaz de estar de pie delante de él,
en medio de cualquier catástrofe?

Aquí no espero verlo con gloria y con poder,
puespasa disfrazado de amor y de dolor.
Combate con la gente pobre,
para que tengan vida.
Ahí lo encuentro siempre,
en medio de la indignidad.
Y sé que me preguntará por esas gentes
cuando me llegue el día del abrazo eterno.

Kateatua zegoen Jaunaren garaipena. Patxi Loidiren gogoeta.

URTEAN ZEHARREKO 34. IGANDEA
B ZIKLOA

Anai-arreba maiteok:
Gaur da liturgi urteko azken eguna, B zikloan. Kristo Erregeren eguna ospatzen dugu. Datorren igandean abendualdia hasiko dugu, C zikloko irakurgaiekin eta Lukasen ebanjelioa oinarri hartuta. Gaurko eukaristiak paradoxa handi bat dakarkigu: nekaldiko testu batekin ospatuko dugu Kristo Errege, gurutzean iltzatua izango den erregea. Jesus Pontzio Pilatoren aurrera preso eramana izango da, epaitua, eta kondenatua izateko arriskuan, baina gobernadorea baino sendoago agertuko da. Sakontasunez pentsatu ahal izango dugu Jesusen eta bere ebanjelioaren balioei buruz. Egun ona izan.

KATEATUA ZEGOEN JAUNAREN GARAIPENA

EBANJELIOAREN ALDARRIKAPENA SAN JOANEN LIBURUTIK  18, 33-37
 Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion:   –Zu al zara juduen erregea?
Eta Jesusek:    –Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?
Pilatok erantzun zion:   –Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu?
Jesusek erantzun:  –Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa.
Orduan, Pilatok esan zion:   –Beraz, errege zara zu?
Jesusek erantzun zion:  – Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa.
JAUNAK ESANA

 


Patxi Loidiren komentarioa

Ebanjelio biziaren lagunok, agur beroa. Pasarte honetan hainbat paradoxa ikus ditzakegu. Lehenengoa elizak nekaldiko pasarte bat aukeratu izana Kristo Erregeren festa ospatzeko. Paradoxa handia da: Jesu Kristo gurutzean da errege. Gaurko txataletan erromatar agintarearen aurrean kateatua dago.

Zein da presoa? Horra beste paradoxa bat. Presoa Jesus da, baina Pilatori aurrez aurre hitz egiten dio. Preso batek, normalean, erantzun besterik ez du egiten, bere bizitza jokoan baitago. Jesusek kontrakoa egiten du: jaun eta jabe gisa ageri da, bere bizitza arriskuan jarriz. Pilatok judutarren errege den galdetzen dionean, erantzun ordez, beste galdera bat egiten dio. Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz? Desegokia den probokazioa da. Preso batek ez du sekula horrela jokatzen.IMG_20170726_163715
Hain nabarmena da hau guztia, Pilato gogaitu egiten dela. Horrela esango balio bezala: zuk niri ez galderarik egin. Esan zein gaitz egin duzun. Une horretan Jesusek hasierako galderari erantzuten dio. Bere errege izatea baieztatzen du, baina garbi uzten du ez dela erregetza politikoa, botere erromatarrak ez du zertan kezkatu. Gorren arteko elkarrizketa dirudi. Baina garbi geratzen da eliza eta Estatuaren arteko bereizkuntza.

Jesusek mareatu egiten du Pilato. Eta honek nola segi ez dakienez gero, berriro galdetzen dio: errege zara orduan? Jesusek azkenean egiaren errege dela azaltzen du, hau da, bihotzen errege; eta egia maite dutenek entzuten diotela.

Zein misterio dago honetan guztian? Erraza. Joan ebanjelariak sakontasunez begiratzen dio Jesusen nekaldiari. Eta nekaldi honen kontakizun aintzatsua egin du. Jesus da uneoro drama zuzentzen ari dena. Heriotzera jaun eta jabe delarik doa. Azalpen honekin koherente izanez, Joanek ez du Getsemaniko agonia kontatzen, Pedroren ukapenak suabetu eta sinpletu egiten ditu, eta Jesusen irain eta eta sufrimenduei erreferentziak gutxitu egiten ditu. Gurutzea bere garaipena da. Gurutzean altxatzea aintzara iristea bezala da. Piztuerak errematatuko du garaipen hori. Eta garbi geratuko da Jesusen erregetza umiltasun, zerbitzu eta bihotzen aldaketei dagokiona dela.

Hau da Jesus eta Pilatoren arteko elkarrizketa ulertzeko giltzarria. Joanen nekaldia liluragarria da. Galdera egiten digu zuzenean: Jesus honen jarraitzaile zara, zerbitzari eta jabe, apal eta burujabe dena, piztuerarekin eta gurutzean garaile dena?


ESKARIA

Paradoxa

Nor da presoa? Nor epailea?
Nor ari da egoera zuzentzen, eta nor makurtzen?
Nor dago sendo, nor da agindupekoa?

Akusatua zara eta aurrean duzuna mareatu egin duzu.
Erruztatuaren boterea besterik ez duzu,
eta Pilato ebidentzian uzten duzu.
Preso gaixo bat zara
baina zure jenioak haren gandorraren gainetik salto egiten du.
Gurutzera igo zaitzaten agindu dezake,
baina zuk arrisku handiz toreatu egiten duzu.
Berak baztertu egin zintuen,
baina zuk lurraren ibilbidea aldatu egin duzu
eta lehen baino erdirago zaude orain.
Zein kontraste biziak! Zein misterio dituzte beren baitan?

Errege zara, baina ondasun eta ezpatarik gabe.
Errege, baina izango ez balitz bezala?
Bai, baina banketxeek, errege eta erreginek baino botere handiagoa duzu.
Borondateak lortzen dituzu dirurik gabe.
Menperatu gabe eta biolentziarik gabe konbentzitzen duzu.
Gezur eta maltzurkeriarik gabe erakartzen duzu.
Eta guduak irabazten dituzu gerra egin gabe.

Azken finean, Jauna, harrigarriena zara.
Indarrik gabe, baina potentziaz betea,
Hilzorian, baina bizia banatuz.
Lotuta, baina benetako askatasuna emanez.
Eta gezurra nagusi den mundu batean,
Zintzotasuna argituz.

Zintzilikatua ikusen zaitut eta emozioak gaina hartzen dit.
Maite nazazun eskatu nahi dizut.
Badakit maite nauzula eta nigatik hil zinela.
Entzun egin behar dut, hunkitu nadin.
Ukitu eta besarkatu egin behar dut.
Zure beldur naiz, eta indar handiz erakartzen nauzu.
Eta nire sentimentuak nire masailetan behera hasten dira.

Zure izarrari helduko diot,
indar guztiz nirea egingo dut.
Zure oinatzei jarraituko diegu.
Zure kausari jarraituko diogu.
Zure sutondoan abestiak abestuko ditugu.