Laikoen ordua.

LAIKOEN ORDUA-LA HORA DE LOS LAICOS

Ana Berrizbeitiaren hitzaldia.

ABENDUAK 1, 10:00.          ERRENTERIA     “Sala Reyna”

Laikoen ordua-001

Anuncios

HERVÉ, GURE APAIZ BELTZ EUSKALDUNA EUSKADI IRRATIAN

Puri-purian dago Euskaraldia, azaroan euskaraz egiteko datorren ekimena.
Bada gure artean Maliko apaiz bat euskaraldia egunerokoa duena: Hervé Tienou. Hiru urte eta hilabete pare bat da Alegin bizi dela, Malirekin Elkartasuna elkarteko lagunen bitartez etorrita. Eta Alegin bertan eta inguruko herrietan laguntzen du, kristau elkarteetan. Ebanjelioaren lekukotasuna emateko, funtsezkoa da bertako egitea, eta beraz, herriko hizkuntza egitea.
Berehala hasi zen Hervé euskara ikasten, eta hiru urte eta gero elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian. Benetan entzungarria solasaldia, txintxarrien antzera euskaraz, Pako Larrañaga mintzalagun hartuta.

Eskerrik asko Hervé! Zu etxerako!

eitb.eus. FAKTORIA

Hervé Tienou, apaiz maliarra: Mezarako irakurgaiekin mintzapraktikan 

Hervé Tienou

Meza, zertarako. Miren Jone Azurza

Diario de Gipuzkoa

Meza, zertarako

MIREN JONE AZURZA – Martes, 7 de Agosto de 2018 – Actualizado a las 06:02h

Hirugarren igandez, bata bestearen ondoren, Euskadi Irratiak eskaintzen digun meza santua entzun behar izan dut eta garrantzizko zenbait galdera sortu zaizkit nire baitan. Izan ere, nire ustez elizara ezin joan diren kristau euskaldunentzat ematen da irratiz aspaldiko urtetan. Entzule gehientxoenak oheaturik entzun beharra dutenak dira. Goizeko 7.30etan hastea ote da unerik egokiena? Demagun mezari ordu erditxo juxtu hori besterik ezin eman dezaioketela, halabeharrez. Nire iritzi apalez, goiz-goizeko meza horrek patxada osoa behar du, ez da korrika apustua. Zer da meza? Jesusek Azken Afarian erakutsi ziguna bizitzea, errepikatzea, hemen eta gaur egitea, irrati bidez bada ere. Apaizak ere bere jarrera egokitu, hitz jario handirik gabe, samurki agurtu, ongi etorriak direla adierazi, eguneko ebanjelioaren muina agertu, zer egiten ari garen adierazi eta isil-aldiak egin eta mantendu, elkarturik afari santu ederra lasai ospa dezagun. Meza bera itxuragabetzen ari gara, ordu erdian sarrerak, epistolak, salmoak, liburuetan idatziak dauzkagun xehetasunak irakurtzen. Hobe genuke Jesusen Azken Afariko Hitzak guk ere aitortu eta bizi izateko elkar laguntza jorratzea. Eskerrak eman, poztu, bizi-tzak ekartzen dizkigun nahigabeak onartu. Eguneroko bizitza eraman meza-emaile bihurtzen den elkartera. Sakondu Jesusen hitzak: “Elkar maita, nik maite zaituztedan bezala.” Bai eta kantuz ere. Eta hori guztia, patxada ederrean. Hitz bezain ugari izan bitez isil uneak, barrua arindu, poztu, berriturik amaitu dezagun Meza Santua. Horrela astean zehar ere nabariko ditugu Jaunaren laguntza eta hurrengo mezaren beharra eta poza. Meza Jai Santua da. Ospa dezagun bihotzez eta fedez.

 

Ez Elizbarrutiaren ezkutuan. No a espaldas de la Diócesis.

917 laicos y 73 clérigos acusan a Munilla de una gestión patrimonial sin “profesionalidad, prudencia y transparencia”

   DSC_0198

REPLICAN AL OBISPO DE SAN SEBASTIÁN QUE LA NOTA DE LA DIÓCESIS “NI DESMIENTE NI ACLARA NADA”

Le reprochan que no haga alusión alguna a los 700.000 euros invertidos en valores del Banco Popular y perdidos

(José M. Vidal).- Un ‘topo’ filtró al obispo de San Sebastián, José Ignacio Munilla, el manifiesto de los críticos y, por eso, el obispo tenía lista la respuesta. Una contestación rápida (a las pocas horas de la publicación de la noticia en RD el pasado 28 de marzo) y que pretendía ser contundente, pero que, según los firmantes del documento es como la tinta del calamar, que esparce “confusión”, pero “ni desmiente ni aclara nada”. Irakurtzen jarraitzeko

Bakea kantatuz

“Atxik berrituz”   –-Iparraldeko Kristau Kolektiboa Bakearen alde Euskal Herrian–  BAKEA KANTATUZ  CDa aurkeztu du.  (2017-10-25)

 

Irakurtzen jarraitzeko:  BAKEA KANTATUZ

Parte hartzaileak :

Mikel Epalza – Azkaine, Kanbo eta Senpereko parropi abesbatzak (Alexandre Aguerre buru) – Maite Déliart – Marie Hirigoyen-Dumora – Uztaritzeko Xabiereko San Frantses kolegioko korala – Mikel Erramouspé eta Xalbat Berterretche – Pierre Casenave – Kriolinak – Mixel Ducau eta Caroline Phillips – Peio Ospital – Kiki Bordatxo eta Sébastien Othaburu – Graxi Solorzano eta Marie-Françoise Aguirre – Gabi Mouesca – Maddi Zubeldia eta H-Eden taldea – Maite Irazoqui – Altxa Zokoa (Renaud Marin La Meslée buru) – Bakarlariak (solistes dans “Zoriontasunak”): Maite Déliart, Peio Ospital, Mayi Azarete eta Marie-Agnès Poussereau – Robert Mendiburu.