KATALUNIA: DEMOKRAZIA KONTUA DA ETA ERAGIN EGITEN DIGU

Eutsi Berrituz, 2017-09-20

Kataluniako errealitate politikoa ikusirik, Estatu espainiarra harrapatzen duena, eta biziki eragiten digula pentsaturik, Eutsi Berrituzek bere iritzia adierazi nahi du Euskal Herrian Ebanjelioaren zerbitzuko Elizarekin konprometitutako Gipuzkoako kristau taldea izanik.

Ezer baino lehen arreta jarriko diogu Kataluniako gotzainek 1985ean esandakoari: “Kataluniako Elizako apezpikuak gara, hemengo herrian egindako Elizakoak, eta Kataluniaren errealitate nazionala aitortzen dugu, milurteko historian barrena hezur-mamitua”; herri eta nazioen “eskubideak gauzatzea bideragarria egingo duen egitura juridiko-politiko egokia behar du nazio katalanaren existentziak”; “Estatu batek lortu dezake, antolakuntza on batez, bere barruan nazio ezberdinak elkarrekin bizitzea eta aurrera egitea, inork beste batekin berdindu behar duela sentiarazi gabe”. Eta azkenik zioten: “norabide honetan aurreratu ahal izango da soilik Estatuak hartuko dituen forma politiko-administratiboek ez badute inoiz eragozten herri bakoitza berez garatzea, baizik eta, alderantziz, garapen hori aldezten eta eragiten badute”. Berriagoa da, 2011koa, gotzainen mezua: dagokien aldeen arteko “elkarrizketa eta elkar ulertzea akordio zuzen eta egonkorra iristeko” eta “aukera politiko guztiek dute zilegitasun morala pertsonen eta herrien duintasun ukaezinarekiko begirunean oinarritzen badira eta pazientziaz bakea eta justizia bilatzen badute”.

Apezpiku katalanen esanek oihartzun egiten dute aita santuen hitzetan. Joan Paulo II.a honela mintzo zen Europako Parlamentuaren aurrean: “europar herri batuek ez dute onartuko nazio batek edo kultura batek gainerakoak mendean edukitzea”; Frantzisko aita santuak beste hau dio: “munduko herriek beren etorkizunaren egile izan nahi dute. Bakean egin nahi dute justiziara daramatzan ibilbidea. Ez dute besteren begiradapean egon nahi ez besteren eskusartzerik nahi non indartsuenak ahulena azpian hartzen duen. Beren kultura, hizkuntza, gizarte-prozesuak eta ohitura erlijiosoak errespetatuak izan daitezen nahi dute”. Sigue leyendo

Anuncios

CATALUNYA: UNA CUESTIÓN DE DEMOCRACIA QUE NOS AFECTA

Eutsi Berrituz, 20-09-2017

Ante la realidad política que acontece en Catalunya, implica al Estado español y convencidos de que nos afecta seriamente, Eutsi Berrituz desea manifestar su opinión como grupo de cristianas y cristianos de Gipuzkoa comprometidos con una Iglesia al servicio del Evangelio en Euskal Herria.

No está de más recordar lo que los obispos de Catalunya decían en 1985: “Como obispos de la Iglesia en Cataluña, encarnada en este pueblo, damos fe de la realidad nacional de Cataluña, plasmada a lo largo de un milenio de historia”; “la existencia de la nación catalana exige una adecuada estructura jurídico-política que haga viable el ejercicio de los derechos” de los pueblos y naciones; “un Estado puede, con una adecuada organización, lograr en su interior la convivencia y el progreso de diversas naciones, sin que ninguna de ellas haya de sentirse constreñida a la asimilación por otra”. Concluían: “sólo será posible avanzar en esta dirección si las formas político-administrativas que el Estado adopte no impidan nunca el desarrollo natural de cada pueblo, sino que, por el contrario, lo favorezcan y lo sirvan”. Más recientemente, en 2011, los obispos abogaban por “el diálogo y el entendimiento para un acuerdo justo y estable” entre las partes concernidas, defendiendo “la legitimidad moral de todas las opciones políticas que se basen en el respeto de la dignidad inalienable de las personas y de los pueblos y que busquen con paciencia la paz y la justicia”. Sigue leyendo

José Antonio Pagolaren jakinarazpena

Jesusen Taldeei Jose Antonio Pagolak bidalitako jakinarazpena

Lagun maiteak:PAGOLA

Jesusen Taldeen webeko Koordinatzaileak esan didanez, eskabideren bat iritsi zaio Gasteizko Fakultatean gertatutakoaz abian den ekimen baten alde jar nadin web horren bitartez.
Nik honako hau adierazi nahi dut:
Errespetatzen dut bakoitzak izan dezakezuen jarrera gertakari honi buruz.
Ez dut babestu ez elikatu nahi Jesusengana eta haren mezu eta proiektura gero eta egia eta leialtasun handiagoz itzultzeko gure zereginetik aldenduko gaituen inolako zatiketarik.
Iruditzen zait, are tentsio eta eztabaida hauetan ere bai, Elizan gaur egun agian saihestu ezinezkoetan, Jesus eta bere Ebanjelioa oraingo gizon-emakumeei hurbiltzeko nire ahaleginak kristau askoren artean izan duen harrera handiaren arrastoa sumatzen dudala. Horrexek pozten nau benetan eta horixe da barrutik gehien eskertzen dizuedana.
Une honetan Jesusen hitz batzuk gogorarazi nahi dizkizuet. Elizan ez dira ia inoiz entzunak izan, baina on egingo digute guztioi Jesusen espiritutik bizi nahi badugu. Mateoren tradizioaren arabera, Jesusek honela ohartarazi zituen bere ikasleak: «Zuek ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua… Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias» (Mateo 23, 8.10).
Eskerrik asko guztioi.

Jose Antonio Pagola
2017ko maiatzaren 10ean

Comunicado de José Antonio Pagola a los Grupos de Jesús

Queridos amigos y amigas:
Me comunica el Coordinador de la web Grupos de Jesús que ha recibido alguna petición para que se apoye desde esa web una iniciativa que está en marcha en torno a lo sucedido en la Facultad Teológica de Vitoria.
Por mi parte quiero manifestaros lo que sigue:
Respeto la posición que podáis tener cada uno sobre este hecho.
No quiero favorecer ni alimentar ninguna división que nos pueda alejar de nuestra tarea de volver cada vez con más verdad y fidelidad a la persona, el mensaje y el proyecto de Jesús.
Incluso, en estas tensiones y polémicas, tal vez inevitables hoy en la Iglesia, creo ver un signo más de la gran acogida que ha tenido entre muchos cristianos mi esfuerzo por acercar la persona de Jesús y su Evangelio a los hombres y mujeres de nuestros días. Es lo que más me alegra y lo que más profundamente os agradezco.
En estos momentos os quiero recordar unas palabras de Jesús. No han sido escuchadas prácticamente nunca en la Iglesia, pero nos pueden hacer bien a todos si queremos vivir del espíritu de Jesús. Según la tradición de Mateo, Jesús advierte así a sus discípulos: «Vosotros no os dejéis llamar “maestro” (rabbí) porque uno solo es vuestro Maestro… Y tampoco os dejéis llamar “instructores” pues uno solo es vuestro Instructor, el Cristo» (Mateo 23,8.10).
Gracias a todos.

José Antonio Pagola
10 de mayo de 2017

Eutsi Berrituz 2015-2016 pastoral urteko ebaluaketa – laburpena

EUTSI BERRITUZ II. EPEALDIA                                                                                                                            2015-2016  pastoral urteko ebaluaketa – laburpenaerrota

2015-2016 pastoral urteko lan-plangintzan jarritako ekimenei begirada bat emango diogu lehenik.

1_Bi elkarketa nagusi antolatu ditugu.
Errukiaren Jubileu Urtea dela eta, Villabona eta Amasaren arteko ibilaldia eta Adiskidetzearen gaiarekin Donostian.
2_”Jesusen taldeak” sortzen eta indartzen saiatu gara.

3_Eutsi Berrituzen bailara edo zonaldetako bilerak egin dira.
4_Elizbarruti arteko elkarketa antolatu dugu. (Eutsi Berrituz, Atxik Berrituz, Bizkaiko Abadeen Foroa eta Nafarroako Plataforma bilduz).
5_Elizbarrutiko martxari jarraipen kritikoa egin da. (Bi idatzi argitaratu ditugu. Genero ideologiari buruz gotzainak esandakoari erantzunez bat eta elizbarrutiko egoera, gotzainaren mezuak,  jokaera eta jarrera orokorrean salatuz bestea.
6_Pastoral mintegiak martxan jarraitzen du.
7_Gogoeta eta ekarpen asko jarri ditugu gure blogean.

8_Egitura indartzen saiatu gara.

   Behin eta berriz azaldu da gure bileretan kritika baino zerbait gehiago egin beharra pastoral arloan. Zer egin dezakegun jakiteko, galdekizuna prestatu genuen taldeko kide bakoitzak bere ustez larrienak ziren arazoak azaltzeko, eta arazo horiek konpontzeko egoki iruditzen zitzaizkion proposamenak egiteko. Erantzunak jaso ondoren arazo larrienak eta proposamenik egokienak aukeratu ditugu.
   Jarrita genituen helburuen betetzeari buruzko ebaluaketak baikorra egiten dugu, izan ere, egin gabe gelditu dena ezinezkoa gertatu zaigulako izan da, ez utzikeriaz.

Egungo egoera.

   Joan zen urteko ebaluaketan esandako zenbait gauzak balio dute oraindik, baina ez ditugu errepikatuko, jakinak baitira.
   Pastoral urte honetan ez da gaia mahairatu, baina Eutsi Berrituzen presentzia elizbarrutian komenigarri izaten jarraitzen duela pentsatzen dugu.
   Badakigu zaila dela denbora luzean gurea bezalako mugimenduari eustea. Hala ere, nolabaiteko erreferentzia kritiko bezala hor egoteak baduela zentzua uste dugu.
   Askotan esan dugu baina errepikatuko dugu, Elizbarrutiari zerbitzu bezala ikusten dugu Eutsi Berrituzen jarduera, nahiz eta askok gotzainaren aurkako antolaketa bezala ikusten gaituzten.
   Egitura barneko antolaketa eta demokrazia nahiko ondo mantendu direla uste dugu.
   Elizbarrutiaren egoera, orokorrean, oso txarra izaten jarraitzen du gure iritziz.
  Hasierako gure kezkak maila berean jarraitzen dute. Gure ilusio eta asmoak gure indarren neurrira egokitzen joan gera urte hauetan. Gure indarrak neurtu eta haien neurriko helburuak finkatzen ikasten ari garela uste dugu, eta honek lasaitasun pixka bat ematen digu. Gure tokia aurkitzen ari garela uste dugu.
  Taldean lan egin beharra, elkarlanaren beharra, elkarren berri izatearen beharra aipatzen genituen joan zen urteko ebaluaketan, saiatu gara honetan eta zerbait aurreratu dugula uste dugu, oraindik hobetu beharrean bagaude ere.

Hurrengo pastoral urtea.

   Gutxiengoa garela eta izango garela jakin, errealitatea onartu, indarrak neurtu, neurriko helburuak hartu eta  adorearekin  aurrera egin behar dugu.
   Kezkatzen gaitu baita ere orain arteko elkarketei jarraipenik eman ez izanak, lan taldeetan jasotako proposamenak ez gauzatu izanak. Saiatuko gara hobetzen aurrerantzean.

2016ko Uztaila.

Eutsi Berrituz. Valoración del curso pastoral 2015-2016 – Resumen

errotaEUTSI BERRITUZ II. EPEALDIA                                                                                                                         Valoración del curso pastoral 2015-2016  – Resumen  

Daremos primero un repaso a las actividades previstas para el curso 2015-2016.

1__Hemos organizado dos encuentros principales.
     Uno con ocasión del Año Jubilar de la Misericordia con una peregrinación entre Villabona y      Amasa, y otro con el tema de la Reconciliación en  Donostia.
2__Hemos seguido creando y apoyando los “grupos de Jesús”.

3__Hemos celebrado reuniones de Eutsi Berrituz en las zonas.
4__Hemos organizado un encuentro interdiocesano (reuniendo a Eutsi Berrituz, Atxik Berrituz,      Foro de Curas de Bizkaia y Plataforma de Navarra).
5__Se ha hecho un seguimiento crítico a la marcha de la Diócesis.
    Se han publicado dos escritos. Uno respondiendo a los comentarios hechos por el Sr.              Obispo sobre la ideología de género y otro denunciando la situación general de la diócesis,       los mensajes y la actitud del Sr. Obispo.
6__Sigue en marcha el seminario de pastoral.
7__Hemos puesto en nuestro blog muchos artículos y aportaciones.

8__Hemos procurado fortalecer nuestra estructura.

   Repetidas veces ha surgido en nuestras reuniones la necesidad de hacer algo más que criticar en el campo de  la pastoral. Para saber qué podemos hacer, preparamos una encuesta para que cada miembro del grupo expusiera los problemas que consideraba más graves, e hiciera las propuestas que consideraba más adecuadas para su solución. Con las respuestas recibidas, hemos elegido los problemas considerados más graves y las propuesta más adecuadas.
Hacemos una valoración positiva del cumplimiento de los objetivos previstos para el curso, ya que lo que ha quedado por hacer es porque no ha sido posible, no por dejadez.

Situación actual.

    Algunas reflexiones que hicimos el pasado año siguen siendo válidas, pero no las repetiremos por conocidas.
Durante este curso pastoral no ha surgido  el tema, pero  pensamos que continúa siendo conveniente en la diócesis la presencia de Eutsi Berrituz.
Sabemos que es difícil mantener un movimiento como el nuestro durante mucho tiempo. Sin embargo, creemos que tiene sentido seguir  estando ahí como cierta referencia crítica.
Lo hemos dicho muchas veces pero lo repetimos, vemos la actividad de Eutsi Berrituz como un servicio a la Diócesis, aunque muchos nos vean como una organización para estar contra el Sr. Obispo.
Creemos  que la organización de la estructura y la democracia interna se han mantenido bastante bien.
En nuestra opinión, la situación de la diócesis en general continúa siendo muy mala.
Las preocupaciones que teníamos al principio continúan al mismo nivel. Durante estos años hemos ido adecuando nuestras ilusiones y objetivos a la medida de nuestras fuerzas. Creemos que hemos ido aprendiendo a hacerlo y pensamos que esto nos produce cierta tranquilidad.
Creemos también que estamos encontrando nuestro lugar en la diócesis.
Mencionábamos en la evaluación del año pasado la necesidad de trabajar en grupo, del trabajo en equipo, de tener mutua información, nos hemos esforzado en ello y creemos que hemos mejorado algo, aunque tenemos todavía que avanzar en ese camino.

Próximo curso pastoral.

    Sabemos que somos y seremos minoría, tenemos que aceptar la realidad, medir nuestras fuerzas, fijar objetivos adecuados a ellas y seguir adelante con ánimo.
Nos preocupa el no haber podido dar hasta ahora continuidad a los encuentros que hemos celebrado, no haber podido llevar adelante las propuestas hechas en los grupos de trabajo. Procuraremos mejorar en el futuro.

Julio 2016.

AGI: IKUSIA ZEGOEN. ETSIPENA

AGI:  IKUSIA ZEGOEN.  ETSIPENA AGI: SE VEIA VENIR. DECEPCION
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartua du AGI delako laguntzaren birmoldaketa egitea. Erabaki horrek “birmoldaketa” baino gehiago laguntza kentzea esan nahi du, nahiz eta uztailaren 1a arte oraindik ere onartu dituzten, indarrean dauden baldintzen arabera, aurkeztutako eskabideak eta bere ardurapean seme-alabak dituztenen kasuan abenduaren 31a arte onartuko dituzten halako eskabideak. Maite Peñak, Gizarte Politikako ahaldun andreak, esana duenez, “Aldundiko Gobernuak ezarritako helburuak betetzen ez direla ikusi dute eta arduragabekeria izango litzateke orain arte bezala luzatzea laguntza hori…” “lurralde arteko oreka hausten du….” “Etorkinak artifizialki erakarri ditu gure lurraldera…” “ez ditu arazoak konpontzen eta bai beste batzuk sortzen…” “ez dio laguntzen onuradun pertsonak txertatzearei…”.

Bai, ikusia zegoen. Guri, gehienbat etorkin diren eta bizitzeko baliabiderik oinarrizkoenak ere falta dituzten pertsona horien drama egunero parrokietako Caritas-etan bizi dugunoi, etsipena eta kezka handia ekarri digu.

Etsipena ez digu ekarri, laguntza emateko eta solidaritatea emateko tresna bat berrikustea, nola dabilen ikertzeko eta beharrezko liratekeen aldaketak eta hobekuntzak egiteko. Gerta liteke, ikerketaren ondorioz, halako laguntza kendu beharra ikustea. Berrikustea eta ebaluatzea beharrezkoa da; halako laguntza kentzea erabaki oso larria da, pertsona asko utziko baitu babesik gabe. Horrek dakarkigu etsipena eta kezka. Sinestun garenez eta Jainkoaren errukiaren testigu, min ematen digu eta etsiarazten Gipuzkoa errukigabea izateak.

Azterketa egitean eta horren ondorioz hartutako erabakietan, ohi bezala, nolabaiteko egia azaltzen da. Egia da ez direla behar bezala betetzen horrelako laguntza batek dituen helburuak, onuradunen gizarteratzea baita helburua. Beste zerbitzu batzuk ere beharrezkoak izango lirateke, helburu horietara hurbiltzeko. Hori egia da, bai. Baina ez da erabateko egia azterketa honen ondorioz laguntza hori kentzea erabaki behar litzatekeenik. Hori aukera bat izan daiteke, oso eztabaidagarria eta, gure ustez, kaltegarria.

Laguntza hori kentzeko erabili den argudioek Administrazioaren gabezia larriak jartzen dituzte agerian; eraginkor eta prestu azaldu nahi du horrela Administrazioak, baina oso bestelakoa gertatzen da, ez-eraginkor eta itxurazale. Ez-eraginkor, laguntzarako den tresna kendu duelako. Itxurazale, horrela gehiago laguntzen duela iruditzen zaiolako. Halako erabakiak gabezia larriak erakusten ditu.

Izan ere, ez dirudi behar bezala entzun dietenik galdekatu dituztenei. Hala diote, behintzat,  Donostiako Elizbarrutiko Caritasek eta Lan Sozialerako Gizpuzkoako Elkargo Ofizialeko Gobernu Juntak. Bestalde, gure ikuspegi kristau eta ebanjeliotik begiraturik, bihozgabea da halako erabakia. Hori egiteko aipatu dituzten arrazoiak ikusirik, esan daiteke ez dituztela pertsonak zehatzak kontuan izan, egiazko drama izugarriak nozitzen dituzten eta egoera larriak bizi dituzten pertsonak. “Dei-efektua” esateak edota horren ordez dioten “etorkinak artifialki erakartzea” esateak konpromiso etikorik eza eta munduko behartsuekiko justiziarik eza jartzen du agerian, eta ez du kontuan nolako drama humanitarioak nozitzen ari garen nazioartean. Honako galdera hau sortzen zaigu: Gipuzkoak ezin al die erantzun, neurri arduratsu batean, krisi humanitario horiei? Ezin al du konpromiso etiko eta politiko handiagoa hartu?  “Etorkinak artifizialki erakartzea” ote da ehunka eta milaka pertsona itorik hiltzea Mediterraneo itsasoan? Askotan gure solidaritatea itxura hutsa da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabaki horrek hau adierazten du: “Ez dadila jende gehiago etorri, nahikoa badugu eta”.

Guretzat gizon eta emakume oro da gure anaia eta arreba. Eta hau esan nahi genuke: ematen ez direnak direla “laguntzen” ez duten laguntzak.  Gainerakoa, arinkeria baizik ez da eta kapitalismo globalaren interesetara makurtzea. Penagarria iruditzen zaigu horrelako Gipuzkoa.

Europa, giza eskubideen sorterria, gotortzen ari da. Akats eta inkoherentzia izugarria, ez baitu hori lortuko. Munduan bakea nagusitzea nahi badugu, izan dezagun kontuan harrera egiteak eta laguntza solidarioa emateak giarte-kohesioa sortzen duela. Bazterketak indarkeria besterik ez du ekartzen. Horregatik, salatu egiten dugu jarrera hori eta, orobat ematen dituzten lerraturiko justifikazioak. Hor ikusten da “bazterketaren kulturan” bizi garela, Frantzisko Aita Santuak hainbeste aldiz salatu duen bezala.

Donostiako Elizbarrutiko Caritasek eta Lan Sozialerako Gipuzkoako Elkargo Ofizialak argitaratu dituzten adierazpenekin bat egiten dugu. Erabaki hori berriz pentsa dezatela eskatzen dugu eta, nolanahi ere, kontuan izan ditzatela erabaki horrekiko kritiko azaldu diren taldeen iritziak.

Donostian, 2016ko apirilaren 23an.

Eutsi Berrituz, Gipuzkoako Kristau taldea

 

El Consejo de Gobierno de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha aprobado la propuesta de remodelación de la Ayuda de Garantía de Ingresos (AGI). Esta decisión más que “remodelación” es en realidad supresión, aunque hasta el 1 de Julio recibirán, todavía, las solicitudes que se hagan en conformidad con los requisitos vigentes y, en el caso de familias con hijos a su cargo, estas solicitudes se recibirán hasta el 31 de Diciembre. Según palabras textuales de Maite Peña, diputada de Políticas Sociales, “hemos comprobado que no cumple con los objetivos fijados como Gobierno, sería irresponsable mantenerla en los términos actuales…” “rompe el equilibrio territorialidad” … “ha generado un flujo de migración artificial en nuestro territorio” … “no soluciona los problemas sino que además genera nuevas necesidades” … “no ayuda en la inserción de las personas beneficiarias”…

Si, se veía venir. Y para quienes vivimos día a día, desde las Cáritas parroquiales, el drama de las personas, en su mayoría inmigrantes, que carecen de los más elementales recursos para vivir, esta decisión ha supuesto una decepción y un motivo de gran preocupación.

La decepción no se debe a que un instrumento de ayuda y solidaridad se revise como tal instrumento, con la finalidad de evaluar su funcionamiento y establecer los cambios y las mejoras necesarias. Otra cosa es que como resultado de ese análisis se suprima la ayuda. Revisar y evaluar es necesario, suprimir es una decisión muy grave: va a dejar a muchas personas a la intemperie. Por ello nuestra decepción y preocupación. Como creyentes y testigos de la misericordia de Dios nos duele y decepciona una Gipuzkoa inmisericorde.

Como siempre en todo análisis y las decisiones que le siguen, hay algo de verdad. Efectivamente no se cumplen debidamente los objetivos de una ayuda que está orientada a la inserción social de los perceptores. Serían necesarias otras prestaciones que permitan aproximarse a los objetivos establecidos. Todo esto es verdad. Lo que ya no es tan verdad es que de este análisis se derive su supresión. Esa es una opción y como tal es discutible y, a nuestro modo de ver, perniciosa.

Los argumentos utilizados para su supresión no revelan más que las serias deficiencias de una Administración que quiere aparecer como eficaz y honesta y resulta ser, muy al contrario, ineficaz e hipócrita. Ineficaz porque realmente han suprimido un instrumento de ayuda. Hipócrita porque, al parecer, piensan que así ayudan más. Esta decisión revela serias carencias.

En primer lugar, no parece que sea verdad que hayan tenido en cuenta la opinión de quienes han sido consultados. Eso dicen, al menos, en Cáritas Diocesana de San Sebastián y la Junta de Gobierno del Colegio Oficial de Trabajo Social de Gipuzkoa. Por otro lado, desde nuestra visión cristiana y evangélica, esta decisión carece de alma. Las razones que se aducen no ven personas concretas, seres humanos que sufren verdaderos dramas existenciales, rostros de angustia. La expresión “efecto llamada” o la que le sustituye, “flujo migratorio artificial”, revelan una seria deficiencia de compromiso ético y de justicia con los empobrecidos de la tierras, carece du una visión internacional de los dramas humanitarios que estamos viviendo. Nos preguntamos, Gipuzkoa ¿no ha de hacerse cargo, con una cuota de responsabilidad, de estas crisis humanitarias? ¿No asumimos un compromiso ético y político mayor? ¿Calificaríamos de “flujo migratorio artificial” a los cientos y miles de personas que están falleciendo ahogados en el Mediterráneo? Con frecuencia nuestra solidaridad es estética. La decisión de la Diputación de Gipuzkoa está diciendo la oración de “san comamos, que no vengan más, que bastantes estamos”.

Para nosotros todo ser humano es nuestro hermano y hermana. De momento lo único que podemos afirmar es que las ayudas que no “ayudan” son las que no se dan. Lo demás es ligereza y plegarse a los intereses del capitalismo global. Francamente estamos preocupados. Nos entristece una Gipuzkoa así.

Europa patria de los derechos humanos, se está blindando. Es un error y una incoherencia, porque no lo va a conseguir. Si queremos un mundo en paz hemos de decir que la acogida y la ayuda solidaria y en justicia crea cohesión social. El rechazo solo genera violencia. No podemos sino denunciar esta actitud y las justificaciones sesgadas que de la misma se proponen. Es un signo más de esa “cultura del descarte” que el Papa Francisco tantas veces denuncia.

Nos adherimos a los comunicados de Cáritas Diocesana y del Colegio Oficial de Trabajo Social de Gipuzkoa. Pedimos que se reconsidere esta decisión y, en cualquier caso, que en el nuevo plan sean tenidos en cuenta los colectivos que han mostrado críticos con esta decisión.

Donostia, 23 de abril de 2016.

Eutsi Berrituz, Cristian@s de Gipuzkoa.

 

    AGI: IKUSIA ZEGOEN. ETSIPENA.pdf                          AGI: SE VEIA VENIR. DECEPCION.pdf   

Gotzainaren jardueraren 6. urtean.

Religión Digital

2016-02-26     Cristianos de Guipúzcoa denuncian que “tras seis años de Munilla, la vida de la Iglesia se encuentra medio muerta”

 

Resultado de imagen de diario vasco

2016-02-27  Eutsi Berrituz dice que tras seis años de Munilla la Iglesia «está como sin vida»

 

Diario de Gipuzkoa

2016-02-28  Critican que tras seis años con Munilla la iglesia “está dividida”