NORTZUK GARA

On Jose Ignazio Munilla izendatzeak kezka handia eragin zuen gure artean. Izendapen horrek, azken urteotan geure Lekuko Eliza honetan bizi izandako eginkizun pastoralean eta Eliz ereduan gotzain-aldaketak izan zezakeen eraginaren kezka. Hala, gure herrian Vatikanoko II. Kontzilioak markatu eta Eliza Ebanjelioaren zerbitzura dokumentuan azaldutako ildoari jarraituz, Ebanjelioaren testigantza emateko asmoz eta gogoz, Donostiako elizbarrutiko kristau-sail (gizon eta emakume) batek EUTSI BERRITUZ Gipuzkoako kristau-taldea eratu zuen 2010ean.

Aipatu taldea eratzean, segidako helburu hauek markatu ziren:
a)  Ebanjelizazio-dinamismoak babestu, landu eta sustatzea Gipuzkoako gizarte zehatzean, segidako urteetan.
b)  Kristau-elkarteen bizitza babestu, landu eta sustatzea, Jesu Kristoren misterioaren bizipen propioan eta egitasmo ebanjelizatzaileetan erantzunkide direla kontuan hartuz.
c)  Kristau-elkarteetan pobreekiko, bereziki baztertuekiko, zerbitzua babestu, landu eta sustatzea.
d)  Gure herrian baketze-bidea eragitea.
e)  Ebanjelioaren inkulturazioa babestu, landu eta sustatzea gure herri honetako gaur egungo aniztasunean.

Agertu nahi dugu, beraz, EUTSI BERRITUZen misioa ez dela Elizari zerbitzu bat eskaintzea baizik, bere ikuspegi propio eta eklesiologikotik. Horixe egin nahi izan dugu azken urteotan, geure ahalbide mugatuen bidez.

AGIRIA, Donostian 2010ko abenduaren 18an
https://eutsiberrituz.wordpress.com/2015/02/07/manifiesto-don…iembre-de-2010/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s