Eutsi Berrituzen erantzuna Jose Ignacio Munilla gotzainak TeleDonostin esandakoei.

Hau esateak eta sinesteak baditu lanak: daukagun Gotzainak egia ukatzen du. Oraingoan jendaurrean egin du, edozeinek ikusi eta entzuteko eran. Teledonostin, aurreko 5ean egin zioten elkarrizketa batean, Gipuzkoako mila bat kristauk sinatutako idazkiaz mintzatu zen Jose Ignacio Munilla. Apezpiku honek Donostiako elizbarrutia egoera tamalgarrira daramala salatzen du idazkiak, abandonatuta eta deseginda utziz, inposaketa medio eta elizbarrutiko erakundeetako eta kristau elkarteko ahotsak kontuan hartu gabe. Salaketa honen arrazoia Elizbarrutia sei Artziprestaldetan berregituratzea izan da, 2017ko uztailaren 31ko gotzain dekretuan jasoa.

Jose Ignacio Munilla Gotzainak publikoi esan du honako hau: “ez da egia erabaki hau gainerakoen iritzia baztertuz hartu dudala”. Apezpikuaren arabera, “Apaiz Kontseiluan bozkatua izan zen azkenean” eta “gehiengo oso handiak” babestu zuen, “aldeko 14 botorekin, ezezko bakarrarekin eta boto zuri batekin”.
Jose Ignacio Munilla Gotzainak ezkutatzen duen lehenengo gauza da, bilerarako deialdia presaka eta batzorde honek ohikoa duen egutegitik kanpo egina izan zela eta, ondorioz, bilerara joan zirenen kopurua txikiagoa izan zela.
Bigarren, bileraren hasieran bildu ziren guztiek ez zuten botorik eman. Bileran Apaiz Batzordeko kide asko berregituraketaren aurka agertu ziren. Bilera bukaera aldera Gotzainak berregituraketa proposamenaren inguruan bozketa egitea proposatu zuen nahiz eta quorumik egon ez, Gotzainak berak publiko egindako datuen arabera; bozketa egin zenerako, bileratik alde eginak ziren zenbait apaiz kontseilari.
Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluan –gizon-emakume laikoek, erlijioso-erlijiosek eta apaizek osatutako erakundean- artziprestaldeen berregituraketaren gaiari buruz ez da formalki galdeketarik egin. Honi buruzko informazioa besterik ez zen eskaini eta, gainera, axaletik. Halabaina, batzar hartan nabarmen geratu ziren desadostasunak. Alferrik, ordea: Jose Ignacio Munilla Apezpikuak berriro entzungor egin zien esandakoei, han ere.
Jose Ignacio Munillaren jarduera dugu hau, Elizbarruti honetan daramatzan zortzi urteotako jokaera sistematiko eta jarraitua. Ez entzute honen froga argi eta garbia ekainaren 27ko Artzipreste Kontseiluaren batzarreko agirian aurkitzen da, non jasota baitaude artzipresteen iritziak Artziprestaldeen bestelako egitura honi buruz.
Gogoan ditugu artziprestaldeen berregituraketarekiko babes eskasa ageri duten datuak: artzipreste berriak aukeratzeko egin zen galdeketaren bozketa- emaitzak: %50,8ko abstentzioa izan zen; % 9,1ek txuri bozkatu zuen, %1,5 boto baliogabeak izan ziren eta %38,6k besterik ez zuen izen bat jarri artziprestea aukeratzeko. Gogora dakarkigu baita ere berregituraketaz ikuspegi kritikoa duen dokumentuak jasotako 964 kristauen babesa -914 emakume- gizon laiko, 27 erlijioso/a eta 23 apaiz-.

Balorazio interesatuak eginez, manipulazioaz eta erdizkako egiak esanez, Jose Ignacio Munilla Gotzainak ez du aipatzen artziprestaldeen berregituraketaz galdera egin duenean jende gehienak kontra erantzun diola, Gipuzkoako kristau elkartean dagoen atxikimendu eza handiaren seinale. Beragan ohikoa den bezala, berearen aldean bestelakoak diren iritziak ez ditu entzuten ez kontuan hartzen. Ondorioa: Gotzain honentzat alferrik dira aholkuak, izan ere, apenas entzuten dituen.

Eutsi Berrituz Gipuzkoako Kristau Taldea
2018ko urtarrilaren 15a

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIA DESEGITEN: BESTELAKO ARTZIPRESTALDE ETA ARTZIPRESTEAK

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s