Lehen ikasleak

Patxi Loidiren iruzkina, Joanen ebanjelioa

Joan 1, 45-42                                   Lehen ikasleak

Hurrengo egunean, berriro ere bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin. Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa».
Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien: –Zeren bila zabiltzate?
Haiek erantzun: –Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du).
Jesusek esan zien: –Etorri eta ikusi.
Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen.
Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia.
Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion: «Mesias aurkitu diagu» (Mesiasek «Kristo» –hau da, Gantzutu– esan nahi du).
Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, esan zion: «Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara» (Kefasek «Pedro» –hau da, Harkaitz– esan nahi du).

JAUNAK ESANA

IRUZKINA

Sarrera-hitza. Egun on. Gaurko pasarteak lehen ikasleetako biren bokazioa kontatzen digu. Beraiek galdetzen diote: Maisu, non bizi zara? Hark erantzuten die: Etorri eta ikusi. Behin betiko bizipena da, ez dute sekula ahaztuko. Ea guk ere enkontru bizi bat izaten dugun Jesusekin. Hala opa dizuet bene-benetan.

Lagun maiteok. Gaurko pasartea bokazioari dagokio. Bi gazte Jesusen bila dabiltza. Lehen aldiz egingo dute topo berarekin. Ebanjelariak handik hirurogeita hamar urtera kontatuko du. Eta gogoratu egiten da arratsaldeko lauak zirela. Enkontru haren zirrarak iraun egiten zien, artean. Jesusek harrapatu egin zituen eta konbentzitu.

Gazte haiek gidari bat izan zuten, Jesus erakutsi ziena eta harengana eraman zituena. Jesusen aldean oso bestelakoa zen; baina Jainkozko gizona zen. Hau da esan orduko, han joan ziren haren atzetik, txintik egiten ausartu gabe. Jesus aurreratu zen eta galdegin zien: Zeren bila zabiltzate? Haiek galdetu zioten: Maisu, non bizi zara? Une erabakigarria zen, zirt edo zart egitekoa. Gonbidatu egin zituen eta berarekin igaro zuten eguna. Bokazio baten sorreraren istorioa da.

Topo egite hura behin betikoa izan zen bi gazteentzat. Urteetan zehar izan zituzten zailtasunak. Baina maite zuten Jesus. Eta maitasun horrekin heriotza arte jarraitu zioten.
Bataiatzailea hezitzaile kristau ororen eredua da. Honen zeregin nagusia Jesus erakustea da. Gaur asko hitz egiten da balioez. Urri diren seinale. Baina zergatik ez dugu Jesusi buruz hitz egiten eta bere balioez? Zergatik ez ditugu balioak Jesusengan bilatzen, hainbeste itzulinguru teorikotan ibili ordez? Bataiatzaileak egin zuen bere lana.

Aita-ama kristau orok Joan Bataiatzaile bat izan behar luke bere seme-alabentzat. Eskola kristau orok bataiatzailez beteta egon behar luke. Apaiz guztiok, ezer baino lehen eta batez ere, bataiatzaileak izan behar genuke. Homilia guztiek Jesusen aurpegia erakusten duten hitza izan behar lukete.

Era berean, krsitau bizitza orok Jesus maitatzea izan behar luke, hari jarraitzea eta bere lanari heltzea. Eta kristau bokazio orok –izan laikoa, erlijioso-a edo apaiza– Jesusengan ardaztua egon behar luke. Jesusengandik kanpo, zer daukagu? Bera gabe, dena lasto. Edo hark berak madarikatutako zuhaitza, hostoa ugari eta fruitu alerik ez. Bera dugu gure iturria eta gure aberastasun guztia.

OTOITZAK


Bila

Eta, nire bizitza bilaketa hutsa besterik ez balitz?
Nire orduak arrastoak neurtzen
eta urratsak zapaltzen igaroko banitu?

Ez legoke ekoizpenik,
oihukatzen du ekintzaileak.

Eta, nire ekoizpen guztiak
jendeak jatekoa izan dezan balioko balu,
neronek ere jatekoa izanez?
Nire ikasketak izango balira
hainbeste jande bizitzeko eta ez ahitzeko,
eta gainera neu ere bizitzeko?

Eta, nire aisialdiak
balioko balu nire herrian
senideak izateko eta ez borreroak?

Orduan… nire bizitza
lasterketa bat izango litzateke Zureganantz.

Goizero galdetuko zenidake:
Noren bila zabiltza?
Nik erantzungo nizuke:
Maisu, non bizi zara?

 

Bataiatzaileak

Nire bizitzan bataiatzailerik izan al den?
Bai horixe; erakusle apalak.
Esaten zidaten: Bera da. Eta begiak zabaltzen zitzaizkidan.

Haiekin gogoratzen naizenean, bihotza punpaka hasten zait.
Bakarren batek goiz aurkitu ninduen.
Eta nire barrenak dio: Eskerrik asko…

Joan ziren bizipen haiek.
Ze pozik biziberrituko nituzkeen!
Begiratzen zaitut eta nire gogoak
asperen egiten du.

Beti naiz nobizioa, aprendiza,
gauero zu aurkitu eta oihuka esan beharrekoa:
Argi bat dago. ¡Argi bat dago!

Gaur berriro topo egin nahi nuke zurekin,
arratsaldean zure ondoan egoteko…
Bihar, ordea, gauza bera esango dizut,
hain berria naiz, izan ere,
zurekin joan ziren
bi mutil haiei eman zenien
hitz bizia irrikatzen duen hasiberria.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s