Markosen Berri Ona 1, 21-28

Patxi Loidi apaizak komentatua

Markos 1, 21-28

Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus. Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala.
Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion:  –Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.
Jesusek gogor eraso zion: –Isil hadi eta irten horrengandik!
Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik. Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!»
Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.

JAUNAK ESANA

Sigue leyendo

Anuncios

Evangelio de Marcos 1, 21-28

Comentado por Patxi Loidi, presbítero

 Jesús y sus discípulos fueron a Cafarnaún. Al llegar el sábado entró en la sinagoga y se puso a enseñar. Y quedaban asombrados de su doctrina, porque les enseñaba como quien tiene autoridad, y no como los maestros de la ley. Había aquel día en la sinagoga un hombre poseído por el demonio, que se puso a gritar: «¿Qué tenemos que ver nosotros contigo, Jesús de Nazaret? ¿Has venido a destruirnos? Sé quién eres tú: el Santo de Dios.» Jesús, entonces, le ordenó enérgicamente diciendo: Cállate y sal de él. El demonio lo sacudió violentamente, dio un fuerte grito y salió de él.
 Todos quedaron asombrados, de tal manera que se preguntaban unos a otros: «¿Qué es esto? ¡Una doctrina nueva, expuesta con autoridad! Manda órdenes incluso a los demonios y le obedecen.» Rápidamente su fama se extendió por todas partes, en toda la región de Galilea.

PALABRA DEL SEÑOR

Sigue leyendo

Jesusen programa eta lehen lau ikasleei egindako deia.

Patxi Loidi apaizaren iruzkina

Markos 1, 14-20

Joan Bataiatzailea gartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berriona hots egiten zuen. Honela zioen:
– “Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berriona”.
Jesusek, Galileako laku-bazterrean zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien:
– “Zatozte nirekin eta giza-arrantzale egingo zaituztet”
Haiek, besterik gabe sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian. Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.

Komentarioa – Iruzkina


1.- Sarrera

Eguberri aldia amaitu eta Garizuma aldia hasi aurreko igande eta asteak Urtean Zeharrekoak izan ohi dira. Eguneroko bizitzaren eta Elizaren garaikoak. Gaur, hain zuzen, Urtean Zeharreko hirugarren igandea dugu. Ebanjelio testuak Jesusen “egitaraua” den Jainkoaren Erreinuaz hitz egiten digu, eta aldi berean, lehenengo lau ikasleei dei eginez sortzen hasi den ekipoaz. Pasartea labur samarra da, baina eduki interesgarria duena eta sakontzera gonbidatzen gaituena. Ea Jaunari entzuteko gai garen eta horrela, bihotza ukitzen digun!.

Gaurko pasartean hasten du Jesusek Jainkoaren Erreinuaren aldeko egintza. Seguruenik, testuak adierazten diguna baino zailagoak izango ziren lehen pausoak. Hasteko, Judeatik Galilea aldera itzultzea une berezi eta arriskutsuan gertatzen da: Joan Bataiatzailea atxilotzean. Ez du denborarik galdu nahi.
Jainkoaren Erreinua hots egiten du, hau da, gizarte zuzen, askea eta Jainkoari irekita bizi denaz. Erreinu horren dinamikan sartzeko, bihotz-berritzea eskatzen du. Fede kontua da bihotz-berritze hau: bihotz-berritu zaitezte eta sinetsi Berri Ona.

2.- Bide propioa jorratuz

Bere egitarau argia da: Jesus zer nahi duen ondo dakien gizona da eta dakiena nahi du. Bataioko esperientziak ziurtasuna eta segurtasuna ematen dizkio.

Hori dela eta, Bataiatzailearen gauza batzuk bereak egiten ditu, baina nahiago du errukia mehatxu eta zigorraren ordez, hots egiten duen Erreinua harrera oneko, maitasuneko eta barkameneko eremua baita. Ez da teoria hutsa eta, horregatik, irakasteaz gain, Erreinu hori zeinuz eta egintzaz hurbiltzen saiatzen da. Eta Joanen austeritate zorrotzaren ordez, alaitasun eta festa giroan bizitzen saiatzen da.

3.- Ikasleei dei eginez

Pasarteak Jesusek egindako bi deialdi laburbiltzen dizkigu. Ebanjelariak Jesusek sortzen zuen txundipenaren ondorio bezala jotzen du beren erantzun positiboa. Egia esan, lau arrantzale haietako pare bat, Joan, Zebedeoren semea, eta Andres, Simon Pedroren anaia, Joan Bataiatzailearen jarraitzaile-taldetik ezagunak zituen. Honezaz gain, zenbat denbora pasa ote zuen beraiekin hitz eginez eta harremanean ikasle izatera animatu arte? Ez dakigu, baina une baten dena utziko zuten Jesusi jarraitzeko eta hau da benetan garrantzitsua. Pauso bikain eta erabakigarria eman zuten.

Pasarteak adierazten dizkigu, halere, zenbait xehetasun, adibidez, Santiago eta Joanen familiak Pedro eta Andresenak baino maila ekonomikoa hobea zuela, izan ere beren aita Zebedeok jornalariak baitzituen arrantzu lanerako.

4.- Geuri luzatzen egiten zaigun deia

Gogoeta gai ezberdinak eskaintzen dizkigu gaurko Ebanjelio pasarteak:
– Alde batetik, fede bizi bat bizitzera dei egiten digu.
– Bestetik, Jainkoaren Erreinuko errukiaz hitz egiten digu.
– Hirugarrenik, Jesusen “kausa” jarraitzera deitzen gaitu.
– Laugarrenik, Jainkoaren Erregetzaren aldeko solidaritate emankorra eskatzen digu.
– Azkenik, Jesusen eta lehen kristauen exenpluaren bidez, bihotza ukitu nahi digu.

OTOITZA

Emadazu zure eskua eta bidea elkarrekin egin dezagun

Eta dena utzita, jarraitu egin zioten.
Zure Ebanjelioko orri hau irakurtzean,
nire burua bueltaka hasten da.
Honela galdetzen diot neure buruari orri horren argitan:
Horrelako zerbait lortuko al du nirekin Jaunak?
O, ze zorioneko nintzatekeen lortuko balu!

Zure kantuak nire barnean oihartzuna duenean,
ez iezadazu sintoniaz aldatzen utzi.
Zure kantua entzutea behar dut,
Zeuri, aurpegira begira, entzutea.
Lagunduko al didazu kate hauek apurtzen?

Ea betiko konkistatzen nauzun!.
Ea duela bi mila urteotan jarraitzen dizuen ikasleak
bezalaxe liluratu eta zeureganatzen nauzun!.

Jauna, hemen nauzu,
liluratu eta konbentzitu nazazun.
Emadazu Zure eskua eta bidea elkarrekin egin dezagun,
Zure mugarik gabeko Haizean bilduta.

(Patxi Loidi)

Los primeros pasos de Jesús….

Comentario de  Patxi Loidi

Marcos 1,14-20

Cuando detuvieron a Juan Bautista, Jesús marchó a Galilea; y proclamaba la Buena Nueva de Dios: El tiempo se ha cumplido y el Reino de Dios está a punto de llegar. Convertíos y creed en la Buena Noticia. Bordeando el mar de Galilea, vio a Simón y a Andrés, el hermano de Simón, echando las redes en el mar, pues eran pescadores.
Jesús les dijo: Venid conmigo, y os haré pescadores de hombres. Al instante, dejando las redes, lo siguieron. Caminando un poco más adelante, vio a Santiago, el hijo de Zebedeo, y a su hermano Juan, que estaban en la barca arreglando las redes. Al instante los llamó. Y ellos, dejando a su padre Zebedeo en la barca con los jornaleros, se fueron tras él.

PALABRA DE DIOS

Sigue leyendo

Bestelako Eliza baten alde. Taldeetan esandakoa.

OTRA IGLESIA ES POSIBLE. LO TRABAJADO EN LOS GRUPOS

Donostia, 2017-XI-25 / San Sebastián, 25-XI-2017

*19 taldetako paperak jaso ditugu / Hemos recogido 19 hojas con lo trabajado en los grupos.

*Taldeetan lantzeko egindako galdera hau izan zen: Nola elkarri lagundu bestelako eliza honetarantz pausoak emateko? / ¿Cómo podemos ayudarnos mutuamente para avanzar en esta otra forma de hacer Iglesia?

Taldeetan esandakoa – Lo trabajado en los grupos.

Eutsi Berrituzen erantzuna Jose Ignacio Munilla gotzainak TeleDonostin esandakoei.

Hau esateak eta sinesteak baditu lanak: daukagun Gotzainak egia ukatzen du. Oraingoan jendaurrean egin du, edozeinek ikusi eta entzuteko eran. Teledonostin, aurreko 5ean egin zioten elkarrizketa batean, Gipuzkoako mila bat kristauk sinatutako idazkiaz mintzatu zen Jose Ignacio Munilla. Apezpiku honek Donostiako elizbarrutia egoera tamalgarrira daramala salatzen du idazkiak, abandonatuta eta deseginda utziz, inposaketa medio eta elizbarrutiko erakundeetako eta kristau elkarteko ahotsak kontuan hartu gabe. Salaketa honen arrazoia Elizbarrutia sei Artziprestaldetan berregituratzea izan da, 2017ko uztailaren 31ko gotzain dekretuan jasoa. Sigue leyendo

Respuesta de Eutsi Berrituz a las declaraciones del obispo José Ignacio Munilla en Teledonosti.

Es una de las cosas más difíciles de afirmar y creer: el Obispo que tenemos es un Obispo que niega la verdad. Esta vez lo ha hecho públicamente. En una entrevista en Teledonosti el pasado día 5, José Ignacio Munilla se refiere al documento firmado por casi un millar de cristianas y cristianos de Gipuzkoa, donde se denuncia la situación a la que está conduciendo este Obispo a la Diócesis de San Sebastián, situación de abandono y descomposición, por medio de la imposición, sin tomar en consideración las voces de los órganos diocesanos y de la comunidad cristiana. La ocasión de esta denuncia fue la reestructuración de la Diócesis en seis Arciprestazgos, recogida en el decreto episcopal del 31 de julio de 2017. Sigue leyendo