MUNDUA ALDREBES. Anjel Mari Peñagarikanok      [Arrate irratirako prestatuak (2017)]

Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
hausnar dezagun mesedez:
gaurko mundua ipini dugu
hankaz gora ta aldrebes
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gutxi batzuk jaten dabez

Aspalditxoan aita Frantzisko
dabil esan eta esan,
nola albistez irakur leike
goizeroko gure prentsan:
batzuek gosez, aldiz besteak
milioi ederrak despentsan
armetan eta defentsan
mundu txiki hau denona da ta
zabalak izan gaitezan.

Batzuk daukate sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta ezin ezer jatea.
“kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea.
Kristautasunak oinarri dauka
behar dunai ematea.

Anjel Mari Peñagarikanok
Arrate irratirako prestatuak (2017)

Anuncios

Urtean zeharreko 34. Igandea [A] 2017ko azaroak 26, Aita Patxi Loidiren komentarioa

             word         Mateo 25, 31-46  

31«Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da. 32Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala, 33eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. 34Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. 35Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; 36biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. 37Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? 38Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? 39Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” 40Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”. 41«Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara. 42Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez; 43arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”. Sigue leyendo

Domingo 34 A, 26 de noviembre de 2017. Comentario del P. Patxi Loidi

word

Mateo 25, 31-46

31 «Cuando el Hijo del hombre venga en su gloria acompañado de todos sus ángeles, entonces se sentará en su trono de gloria.32 Serán congregadas delante de él todas las naciones, y él separará a los unos de los otros, como el pastor separa las ovejas de los cabritos.33 Pondrá las ovejas a su derecha, y los cabritos a su izquierda.34 Entonces dirá el Rey a los de su derecha: `Venid, benditos de mi Padre, recibid la herencia del Reino preparado para vosotros desde la creación del mundo.35 Porque tuve hambre, y me disteis de comer; tuve sed, y me disteis de beber; era forastero, y me acogisteis;36 estaba desnudo, y me vestisteis; enfermo, y me visitasteis; en la cárcel, y acudisteis a mí.’37 Entonces los justos le responderán: `Señor, ¿cuándo te vimos hambriento, y te dimos de comer; o sediento, y te dimos de beber?38 ¿Cuándo te vimos forastero, y te acogimos; o desnudo, y te vestimos? 39 ¿Cuándo te vimos enfermo o en la cárcel, y acudimos a tí?’40 Y el Rey les dirá: `En verdad os digo que cuanto hicisteis a uno de estos hermanos míos más pequeños, a mí me lo hicisteis.’41 Entonces dirá también a los de su izquierda: `Apartaos de mí, malditos, al fuego eterno preparado para el diablo y sus ángeles. Sigue leyendo

Urtean zeharreko 33. Igandea –A– . Patxi Loidiren komentarioa

Urtean zeharreko 33. Igandea –A–  2017ko Azaroak 19
Aita Patxi Loidiren komentarioa

word       Mateo 25, 14-30

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei:

“Gizon batek, urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak utzi zizkien. Bati bost talentu eman zizkion; beste bati bi; beste bati bakarra; bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta joan zen. Bost talentu hartu zituena, haiekin lanean hasi zen berehala, eta beste bost irabazi zituen. Bi hartu zituenak ere gauza bera egin zuen, eta beste bi irabazi zituen. Bat hartu zuenak, ordea, lurrean zuloa egin eta han gorde zuen bere nagusiaren dirua.
Handik luzarora, etorri zen morroi haien nagusia, eta kontuak garbitzen hasi zitzaien. Hurbildu zen bost talentu hartu zituena, eta beste bost eraman zizkion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; begira, beste bost irabazi ditut”. Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi zintzo eta leiala! Gutxian zintzo izan zarelako, askoren buruzagi egingo zaitut; sar zaitez zeure nagusiaren pozetara”. Sigue leyendo

Domingo 33 del Tiempo Ordinario (A)

Domingo 33 del Tiempo Ordinario (A)     domingo 19 de noviembre 2017

Comentado por el P. Patxi Loidi.

word       Mateo 25, 14-30

14 «Es también como un hombre que, al ausentarse, llamó a sus siervos y les encomendó su hacienda:15 a uno dio cinco talentos, a otro dos y a otro uno, a cada cual según su capacidad; y se ausentó.16 Enseguida, el que había recibido cinco talentos se puso a negociar con ellos y ganó otros cinco.17 Igualmente el que había recibido dos ganó otros dos.18 En cambio el que había recibido uno se fue, cavó un hoyo en tierra y escondió el dinero de su señor.19 Al cabo de mucho tiempo, vuelve el señor de aquellos siervos y ajusta cuentas con ellos.20 Llegándose el que había recibido cinco talentos, presentó otros cinco, diciendo: `Señor, cinco talentos me entregaste; aquí tienes otros cinco que he ganado.’21 Su señor le dijo: `¡Bien, siervo bueno y fiel!; en lo poco has sido fiel, al frente de lo mucho te pondré; entra en el gozo de tu señor.’22 Llegándose también el de los dos talentos dijo: `Señor, dos talentos me entregaste; aquí tienes otros dos que he ganado.’23 Su señor le dijo: `¡Bien, siervo bueno y fiel!; en lo poco has sido fiel, al frente de lo mucho te pondré; entra en el gozo de tu señor.’24 Llegándose también el que había recibido un talento dijo: `Señor, sé que eres un hombre duro, que cosechas donde no sembraste y recoges donde no esparciste.25 Por eso me dio miedo, y fui y escondí en tierra tu talento. Mira, aquí tienes lo que es tuyo.’

26 Mas su señor le respondió: `Siervo malo y perezoso, sabías que yo cosecho donde no sembré y recojo donde no esparcí; 27 debías, pues, haber entregado mi dinero a los banqueros, y así, al volver yo, habría cobrado lo mío con los intereses.28 Quitadle, por tanto, el talento y dádselo al que tiene los diez talentos.29 Porque a todo el que tiene, se le dará y le sobrará; pero al que no tiene, aun lo que tiene se le quitará.30 Y al siervo inútil, echadle a las tinieblas de fuera. Allí será el llanto y el rechinar de dientes.

Sigue leyendo

Eutsi Berrituz. Evaluación del curso 2016-2017. Resúmen.

Evaluación del curso 2016-2017.  Resúmen.


Creemos que aunque con nuestros límites, hemos cumplido el plan del curso 2016-2017, aunque probablemente, teníamos que haber hecho algo más en algunos puntos.

Creemos que se ha mantenido bastante bien la organización y el ambiente de la estructura interna.
La diversidad que hay entre nosotros dificulta el trabajo, pero al mismo tiempo nos enriquece..

Situación actual.

 Se nos está haciendo largo. A la vista de la situación de la diócesis, sentimos impotencia en muchos momentos. No vemos que la situación mejore, al contrario. El Sr. Obispo continúa firme haciendo su camino, sin hacer caso a los Consejos diocesanos ni a los que no piensan como él. Menos a lo que nosotros decimos.

Tenemos claro que la resistencia es nuestro desafío, pero se hace difícil mantener el esfuerzo  durante tanto tiempo.

Han pasado siete años y no vemos ningún cambio de actitud por parte del Sr. Obispo. Esta idea está tomando fuerza entre nosotros/as: Es inútil, con D. José Ignacio Munilla, la diócesis no andará el camino hacia la Iglesia que deseamos y deseó el Concilio Vaticano II, y eso porque su modelo de Iglesia es muy distinto. Tendremos que seguir adelante contando con esto.

La situación de la diócesis, en general, continúa siendo muy mala en nuestra opinión.

En vista de la realidad nos surgen dudas sobre la oportunidad de la actividad de Eutsi Berrituz, pero hay que valorar que después de casi siete años todavía mantenemos nuestra estructura, continuamos reuniéndonos, a los dos encuentros anuales asisten bastantes personas, por medio del correo electrónico mucha más personas están informadas de nuestros escritos y convocatorias y bastantes personas entran en nuestro blog. Creemos que todo esto debe ser valorado.

Creemos que hay personas que de un modo u otro siguen apoyando a Eutsi Berrituz.

Nuestras preocupaciones del principio continúan al mismo nivel, pero las ilusiones e intenciones han ido adecuándose a la medida de nuestras fuerzas a lo largo de estos años.

Próximo curso.

 Reflexionaremos sobre la actividad y futuro de Eutsi Berritz. Eso nos iluminará el porvenir.

Lo diremos otra vez, vemos la actividad de Eutsi Berrituz como un servicio a la diócesis, aunque muchos nos ven como una organización contra el obispo.

Tendremos que decidir qué hacer ante la reorganización de la diócesis.
Necesitamos trabajar en grupo, en equipo, tenemos necesidad de tener noticias unos de otros, nos hemos esforzado en esto y creemos que hemos adelantado algo, aunque tenemos que mejorar todavía.

Tenemos que decidir si tenemos que hacer o no el seguimiento de la marcha de la diócesis y   publicar nuestras opiniones.

Tendremos que impulsar el trabajo entre las diócesis vecinas.

Tendríamos que intentar dar continuidad al grupo de mujeres creado para la organización del  último encuentro.

Tenemos que de dar el paso de la crítica a hacer las propuestas para la actividad pastoral.

Sabiendo que somos y seremos minoría, aceptando la realidad, midiendo las fuerzas y fijando objetivos a la medida, seguiremos adelante con ánimo haciendo lo que podamos.

Septiembre de 2017.

 

 

Eutsi Berrituz

2016-2017 ikasturteko ebaluaketa.  Laburpena

2016-2017 ikasturterako lan-plangintza, gure mugekin bada ere, nahiko bete dugula uste dugu. Beharbada, zerbait gehiago egin behar genuen puntu batzuetan.
Egitura barneko antolaketa eta giroa nahiko ondo mantendu dela uste dugu.
Gure arteko aniztasunak zaildu egiten digu lana, baina aldi berean horrexek ematen digu aberastasuna..

Egungo egoera.

 Luze egiten ari zaigu. Elizbarrutiaren egoera ikusita, ezintasuna sentitzen dugu une askotan. Ez dugu elizbarrutian hobekuntzarik ikusten, alderantziz baizik. Gotzainak bere bide finkoa egiten jarraitzen du, elizbarrutiko kontseiluei eta berak bezala pentsatzen ez dutenei jaramonik egin gabe. Guk esaten dugunari gutxiago.

Garbi daukagu erresistentzia dela gure erronka, baina zaila egiten da hain denbora luzean ahaleginari eustea.

Zazpi urte joan dira eta ez dugu Gotzainaren aldetik jarrera aldaketarik ikusten. Iritzi hau indartzen ari da gure artean: Alferrik da, D. Jose Ignacio Munillarekin ez dugu guk nahi dugun eta Vatikano II.ak nahi izan zuen Eliza eredurako biderik egingo, eta hori, bere Eliz eredua erabat bestelakoa delako. Hau kontuan izanda egin behar dugu aurrera.

Elizbarrutiaren egoera, orokorrean, oso txarra izaten jarraitzen du gure iritziz.
Errealitatearen aurrean Eutsi Berrituzen jardueraren egokitasunaz zalantzak sortzen zaizkigu, baina ia zazpi urte igaro ondoren oraindik dugun egiturari eusten diogu, biltzen jarraitzen dugu, urteko bi elkarketetara dezente pertsona biltzen dira, posta elektroniko bidez jende askok izaten du gure idatzi eta deialdien berri eta gure blogean jendea sartzen da, hau dena baloratu behar dela uste dugu.

Era batera edo bestera Eutsi Berrituzi beren babesa ematen dioten pertsonak badaude.

Hasierako gure kezkak maila berean jarraitzen dute, baina ilusio eta asmoak gure indarren neurrira egokitzen joan gera urte hauetan zehar.

Hurrengo lan-urtea.

 Eutsi Berrituzen jardueraz eta geroaz gogoeta egingo dugu. Horrek etorkizuna argituko digu.
Berriz esango dugu, elizbarrutiari zerbitzu bezala ikusten dugu Eutsi Berrituzen jarduera, nahiz eta askok gotzainaren aurkako antolaketa bezala ikusten gaituzten.
Elizbarrutiaren berrantolaketaren aurrean zer egin erabaki beharko dugu.

Taldean lan egin beharra, elkarlanaren beharra, elkarren berri izatearen beharra dugu, saiatu gara eta zerbait aurreratu dugula uste dugu, oraindik hobetu beharrean bagaude ere.
Elizbarrutiko martxaren jarraipena egin eta gure iritziak kaleratu behar ditugun hala ez erabaki behar dugu.

Inguruko elizbarrutien arteko lana bultzatu beharko dugu.

Azken elkarketaren antolaketan sortutako emakume taldeari jarraipena ematen saiatu beharko genuke.

Kritikatik pastoralgintzarako proposamenak egiteko pausoa eman beharrean gaude.

Gutxiengoa garela eta izango garela jakin, errealitatea onartu, indarrak neurtu, neurriko helburuak hartu eta  adorearekin, ahal duguna eginaz  aurrera egingo  dugu.

2017ko iraila.