Goian bego, Iñaki Beristain

Goian bego, Iñaki Beristain

Arantzazuko Amaren festaburua eta hamabost egun eskasera hil zaigu Iñaki. Eutsi Berrituzen izenean, oroitu egin nahi dugu bera eta bere lana. Oroitu eta eskertu. Eskertu, frantziskotar izatea erabaki eta Arantzazutik gure elizbarrutiari eta euskal elizari egin dion zerbitzua, une samin honetan frantziskotarrei eta Iñakiren etxekoei gure otoitza eta besarkada bidaliz.

Zerbitzua Arantzazun bertan, bertara hurbiltzen zirenei fedea ospatzen lagunduz. Fraidelagun eta laikoekin batera, zenbat ospakizun ez ote ditu bizi izan eta bizitzen lagundu Iñakik Arantzazun! Bakearen aldeko elizbarrutiko hainbeste ibilaldi eta herrietako hamaika erromesaldi Arantzazuko Amaren altzoan. Kantuak, otoitzak, sinboloak egokiro prestatuz eta etengabe berrituz, Ebanjelioaren zerbitzura.

Zerbitzua Arantzazutik gizartera Berri Ona zabalduz. Euskarazko kantutegia aberastuz eta gaurkotuz, kristau herriaren ondare ezezik gozatu nahi duen ororentzat egina, Pello Zabalarekin, hura hitzak sortzen eta hau musika jartzen. Arantzazuko Aldizkaria aurrera ateraz, fraidelagunekin batera irratietan mezak eskainiz, Telebistako “Egi bidean” programa eginez,  hainbat eta hainbat parrokiatan hitzaldiak eta gogojardunak eskainiz, bileretan parte hartuz, materialak prestatuz.

Eta zerbitzua Arantzazu XXI. mendeko gipuzkoar eta euskaldunentzat eskainiz. Fedea, kultura eta naturaren arteko loturak Arantzazutik biziberrituz. Lehendik jasotakoa orainaldira ekarriz eta geroko Euskal Herrian pentsatuz.

Gorputzez handia, abegitsua beti. Besoak zabalik, irribarrea ezpainetan, betaurreko handien atzean bi begi bizi eta maitekor. Euskal sena eta etorria borborka, hizlari aparta, idazle joria… Aldarean, plazan, gogartetxean, komunitatean… erraz aurki genezakeen Iñaki Arantzazun. Zaude Goian, Iñaki, eta Bizi Jainkoaren Betean. Egun Handira arte!

 Eutsi Berrituz, Gipuzkoako kristau taldea

2017-IX-25

Anuncios

KATALUNIA: DEMOKRAZIA KONTUA DA ETA ERAGIN EGITEN DIGU

Eutsi Berrituz, 2017-09-20

Kataluniako errealitate politikoa ikusirik, Estatu espainiarra harrapatzen duena, eta biziki eragiten digula pentsaturik, Eutsi Berrituzek bere iritzia adierazi nahi du Euskal Herrian Ebanjelioaren zerbitzuko Elizarekin konprometitutako Gipuzkoako kristau taldea izanik.

Ezer baino lehen arreta jarriko diogu Kataluniako gotzainek 1985ean esandakoari: “Kataluniako Elizako apezpikuak gara, hemengo herrian egindako Elizakoak, eta Kataluniaren errealitate nazionala aitortzen dugu, milurteko historian barrena hezur-mamitua”; herri eta nazioen “eskubideak gauzatzea bideragarria egingo duen egitura juridiko-politiko egokia behar du nazio katalanaren existentziak”; “Estatu batek lortu dezake, antolakuntza on batez, bere barruan nazio ezberdinak elkarrekin bizitzea eta aurrera egitea, inork beste batekin berdindu behar duela sentiarazi gabe”. Eta azkenik zioten: “norabide honetan aurreratu ahal izango da soilik Estatuak hartuko dituen forma politiko-administratiboek ez badute inoiz eragozten herri bakoitza berez garatzea, baizik eta, alderantziz, garapen hori aldezten eta eragiten badute”. Berriagoa da, 2011koa, gotzainen mezua: dagokien aldeen arteko “elkarrizketa eta elkar ulertzea akordio zuzen eta egonkorra iristeko” eta “aukera politiko guztiek dute zilegitasun morala pertsonen eta herrien duintasun ukaezinarekiko begirunean oinarritzen badira eta pazientziaz bakea eta justizia bilatzen badute”.

Apezpiku katalanen esanek oihartzun egiten dute aita santuen hitzetan. Joan Paulo II.a honela mintzo zen Europako Parlamentuaren aurrean: “europar herri batuek ez dute onartuko nazio batek edo kultura batek gainerakoak mendean edukitzea”; Frantzisko aita santuak beste hau dio: “munduko herriek beren etorkizunaren egile izan nahi dute. Bakean egin nahi dute justiziara daramatzan ibilbidea. Ez dute besteren begiradapean egon nahi ez besteren eskusartzerik nahi non indartsuenak ahulena azpian hartzen duen. Beren kultura, hizkuntza, gizarte-prozesuak eta ohitura erlijiosoak errespetatuak izan daitezen nahi dute”. Sigue leyendo

CATALUNYA: UNA CUESTIÓN DE DEMOCRACIA QUE NOS AFECTA

Eutsi Berrituz, 20-09-2017

Ante la realidad política que acontece en Catalunya, implica al Estado español y convencidos de que nos afecta seriamente, Eutsi Berrituz desea manifestar su opinión como grupo de cristianas y cristianos de Gipuzkoa comprometidos con una Iglesia al servicio del Evangelio en Euskal Herria.

No está de más recordar lo que los obispos de Catalunya decían en 1985: “Como obispos de la Iglesia en Cataluña, encarnada en este pueblo, damos fe de la realidad nacional de Cataluña, plasmada a lo largo de un milenio de historia”; “la existencia de la nación catalana exige una adecuada estructura jurídico-política que haga viable el ejercicio de los derechos” de los pueblos y naciones; “un Estado puede, con una adecuada organización, lograr en su interior la convivencia y el progreso de diversas naciones, sin que ninguna de ellas haya de sentirse constreñida a la asimilación por otra”. Concluían: “sólo será posible avanzar en esta dirección si las formas político-administrativas que el Estado adopte no impidan nunca el desarrollo natural de cada pueblo, sino que, por el contrario, lo favorezcan y lo sirvan”. Más recientemente, en 2011, los obispos abogaban por “el diálogo y el entendimiento para un acuerdo justo y estable” entre las partes concernidas, defendiendo “la legitimidad moral de todas las opciones políticas que se basen en el respeto de la dignidad inalienable de las personas y de los pueblos y que busquen con paciencia la paz y la justicia”. Sigue leyendo

KATALUNIAKO EHUNKA APAIZ ERREFERENDUMAREN ALDE

RÀDIO ESTEL                                    CATALUNYACRISTIANA.CAT

Estelada_blava.svg400 apaizek, elizbarrutietakoek eta erlijiosoek, eta diakonok zuzena eta beharrezkoa irizten diote Generalitateak deitu duen erreferendumari. Orain gutxi 300 sinatzaile zeuden, orain beste 100ek bat egin du eta atxikipenetara irekita dago adierazpena. Honela dio:

 “Hemen azpian sinatzen dugunok, Kataluniako elkarte katolikoen zerbitzura gauden apaiz eta diakonoek, Ebanjelioaren eta gizatasunaren balioek eraginda eta zerbitzatu nahi dugun herriarekiko benetako maitasunez, Kataluniaren izaera nazionala behin eta berriz aitortu duten gure gotzainekin bat eginez, pentsatzen dutelarik «herri katalanaren bidezko helburuak entzutea komeni dela»

ADIERAZTEN DUGU

Generalitatearen Gobernua urriaren 1erako autodeterminazio eskubidearen erreferenduma deitzera eraman duten gorabehera guztiak kontuak kontuan hartuz eta erreferendum hori ados jarrita egiteko baldintzak hitzartzea ezinezkoa izan dela ikusirik, zilegia eta beharrezkoa jotzen dugu erreferendum hau egitea, eta

DEI EGITEN DUGU

Kataluniako katoliko eta herritar guztiei hausnartu dezaten oraingo gertaeren garrantziaz eta kontzientziaz botatu dezatela edozein pertsonak bere aukerak askatasunez adierazteko duen oinarrizko eskubidea erabiliz.

Ikusirik zaila dela alde guztien arteko elkarrizketa zentzudun eta eraikitzailea izatea, behar morala sentitu dugu gure ahotsa entzunarazteko Kataluniaren eta Espainiaren etorkizun hurbil-hurbilerako une erabakigarri honetan”.   Sigue leyendo

LIMPIEZA EN EL VATICANO

JESÚS MARTÍNEZ GORDO, CATEDRÁTICO EN TEOLOGÍA

Diario Vasco. Domingo, 17 septiembre 2017, 11:39  

El papa Bergoglio parece apostar por dotar a sus decisiones más relevantes de una consistencia teológica tal que resulten difícilmente cuestionables para el sector más inmovilista de la Iglesia.

FranciscoUSA_StephanDriscol

El papa Francisco se ha empleado a fondo estos últimos meses para despejar del horizonte a una serie de personas y comportamientos que han venido lastrando su proyecto de reforma de la Iglesia desde el inicio de su pontificado.

En primer lugar, ha concedido una ‘excedencia’ al cardenal australiano G. Pell, (miembro del llamado C-9, considerado el número tres del organigrama vaticano y encargado de «vigilar y controlar» los bienes de la Sede Primada) para poder defenderse de las acusaciones de abusos sexuales, supuestamente cometidos entre los años 1976-1980 y 1996-2001. Son muchos los que, interpretando esta ‘excedencia’ como un viaje sin retorno, no dejan de censurar la confianza depositada en él y entienden que sus diferentes nombramientos son, muy probablemente, el mayor error cometido por Francisco. La justicia australiana clarificará la consistencia de las imputaciones y, a la vez, si, efectivamente, la confianza en él depositada ha sido el error de bulto que cabe apreciar, al menos, en un primer momento, y, de paso, si la ‘excedencia’ es una rectificación, aunque tardía. Sigue leyendo

LAS MUJERES EN LA IGLESIA

Donostia, 2017-06-10                Espiritu Santua parrokia

Jesusen Jarraitzaileak : Emakumea eta Eliza

LAS MUJERES EN LA IGLESIA           María José Arana, rscj.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

MARIA JOSE ARANA

El diálogo del Papa Francisco con las Superioras Generales de las Congregaciones
Religiosas sobre las mujeres en la Iglesia y la propuesta de revisar la cuestión del diaconado femenino, ha puesto el tema otra vez en primera línea. Hoy vamos a retomarlo aquí.
No son pocos/as ni sólo mujeres los que piensan que la cuestión de “la mujer en la Iglesia” es una de las grandes asignaturas pendientes que tiene la Iglesia aún sin resolver…
La conciencia y los logros en la sociedad civil son mucho mayores. Sin duda, ésta se ha adelantado a la Iglesia… y desde la doctrina evangélica y los ideales que la Iglesia predica sobre la justicia etc… esto significa una gran contradicción e incoherencia: ¡una de las asignaturas pendientes y que nosotras quisiéramos su rápida enmienda.
Pero de todas formas, mi intervención estará orientada siempre desde un gran amor a la Iglesia que busca esa coherencia en santidad y gracia. Partimos desde la convicción de que la Biblia, y más concretamente el Evangelio pueden ser realmente motor y guía de liberación.

Texto completo:   Las mujeres en la Iglesia

Jesusen Jarraitzaileak : Emakumea eta Eliza