José Antonio Pagolaren jakinarazpena

Jesusen Taldeei Jose Antonio Pagolak bidalitako jakinarazpena

Lagun maiteak:PAGOLA

Jesusen Taldeen webeko Koordinatzaileak esan didanez, eskabideren bat iritsi zaio Gasteizko Fakultatean gertatutakoaz abian den ekimen baten alde jar nadin web horren bitartez.
Nik honako hau adierazi nahi dut:
Errespetatzen dut bakoitzak izan dezakezuen jarrera gertakari honi buruz.
Ez dut babestu ez elikatu nahi Jesusengana eta haren mezu eta proiektura gero eta egia eta leialtasun handiagoz itzultzeko gure zereginetik aldenduko gaituen inolako zatiketarik.
Iruditzen zait, are tentsio eta eztabaida hauetan ere bai, Elizan gaur egun agian saihestu ezinezkoetan, Jesus eta bere Ebanjelioa oraingo gizon-emakumeei hurbiltzeko nire ahaleginak kristau askoren artean izan duen harrera handiaren arrastoa sumatzen dudala. Horrexek pozten nau benetan eta horixe da barrutik gehien eskertzen dizuedana.
Une honetan Jesusen hitz batzuk gogorarazi nahi dizkizuet. Elizan ez dira ia inoiz entzunak izan, baina on egingo digute guztioi Jesusen espiritutik bizi nahi badugu. Mateoren tradizioaren arabera, Jesusek honela ohartarazi zituen bere ikasleak: «Zuek ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua… Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias» (Mateo 23, 8.10).
Eskerrik asko guztioi.

Jose Antonio Pagola
2017ko maiatzaren 10ean

Comunicado de José Antonio Pagola a los Grupos de Jesús

Queridos amigos y amigas:
Me comunica el Coordinador de la web Grupos de Jesús que ha recibido alguna petición para que se apoye desde esa web una iniciativa que está en marcha en torno a lo sucedido en la Facultad Teológica de Vitoria.
Por mi parte quiero manifestaros lo que sigue:
Respeto la posición que podáis tener cada uno sobre este hecho.
No quiero favorecer ni alimentar ninguna división que nos pueda alejar de nuestra tarea de volver cada vez con más verdad y fidelidad a la persona, el mensaje y el proyecto de Jesús.
Incluso, en estas tensiones y polémicas, tal vez inevitables hoy en la Iglesia, creo ver un signo más de la gran acogida que ha tenido entre muchos cristianos mi esfuerzo por acercar la persona de Jesús y su Evangelio a los hombres y mujeres de nuestros días. Es lo que más me alegra y lo que más profundamente os agradezco.
En estos momentos os quiero recordar unas palabras de Jesús. No han sido escuchadas prácticamente nunca en la Iglesia, pero nos pueden hacer bien a todos si queremos vivir del espíritu de Jesús. Según la tradición de Mateo, Jesús advierte así a sus discípulos: «Vosotros no os dejéis llamar “maestro” (rabbí) porque uno solo es vuestro Maestro… Y tampoco os dejéis llamar “instructores” pues uno solo es vuestro Instructor, el Cristo» (Mateo 23,8.10).
Gracias a todos.

José Antonio Pagola
10 de mayo de 2017

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s