LAUDATO SI’_apunteak

LAUDATO SI’ DENONA DEN ETXEA ZAINTZEA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Frantzisko Aita Santuaren  Gutun  Entziklika

2015eko maiatzaren 24an 

APUNTE BATZUK  __  Jose Mari Iturrioz

 1.«Goretsia Zu, nire Jauna». Asisko San Frantziskoren otoitza gogoratuz hasten da: «Goretsia Zu, ene Jauna, gure arreba eta ama lurragatik: berak gaitu mantentzen eta gobernatzen, eta hainbat fruitu, lore koloretsu eta belar sorrarazten». San Frantzisko jartzen du eredutzat.

2.Lurra oihuka ari da Jainkoak bertan jarri dituen ondasunak gaizki eta desegoki erabiliz egiten diogun kalteagatik. Beraren jabe eta menderatzaile bagina bezala hazi gara, bortxaz eta zuzengabe erabiltzeko eskubidea bagenu bezala. Zapalduta eta hondatuta dagoen gure lur hau, pobrerik baztertuenen eta gaizki erabilienen artean aurkitzen da. Ahaztu egin zaigu, lur garela gu geu ere (ik. Has 2,7).

.Ez da mundu honetan ezer axola ez digunik
 3-6. Aurreko Aita Santuen ekologiaren arazoari buruzko maisutzari  erreferentziak egiten zaizkio. Ez da mundu honetan ezer axola ez digunik

Kezka batek berak elkartuak
7. Kezka batek berak elkartuak gaudela eta Aita Santuen ekarpenetan kontaezin zientzialari,filosofo, teologo eta erakunde sozialen gogoetak bilduak daudela oroi arazten du. Onartzen du Eliza Katolikotik kanpo ere garatu dela zabal kezka eta gogoeta baliotsua gai ekologikoaz.

Asisko San Frantzisko
10.
«Garbi agertzen da berarengan bereizezinak direla naturarenganako arreta, pobreekiko zuzentasuna, gizartearekiko konpromisoa eta norberaren barneko bakea».

11. Den guztiarekin estu loturik sentitzen bagara, berez sortuko zaigu neurritasun eta zainketarako joera.

12.San Frantziskok natura Jainkoaren liburu eder bezala ikusten irakasten digu. «Izakien handitasunari eta edertasunari begiratuz, haien egilea ikus daiteke» (Jkd 13,5).

13. Deialdi larri eta itxaropentsua egiten du «giza familia osoa elkartzeko kezka du berekin, garapen iraunkor eta oso-osoa egin ahal izateko, badakigulako gauzak alda daitezkeela. Kreatzaileak ez gaitu eskutik uzten …. ez da damu gu sortu izanaz. Gizadia gai da oraindik ere, denona dugun etxe hau eraikitzen elkarrekin lan egiteko».

14. Dei estua egiten du planetaren etorkizuna eraikitzen ari garen moduaz elkarrizketa egitera. Onartzen du «Munduko mugimendu ekologikoak egina du jada bide luzea eta aberatsa» baina «ingurumen krisiari konponbide zehatzak aurkitzeko egindako ahalegin asko hutsean gelditu ohi da boteretsuek arbuiatu egiten dituztelako, batetik, baina baita gainerakoek interesik erakusten ez dutelako ere».
Ohartarazten du «Arazo horren konponbiderako ikusten diren jokabide oztopatzaileak, baita fededunen artean ere, arazoa ukatzetik hasi eta axolagabekeria, etsipen erosoa eta irtenbide teknikoetan konfiantza itsua jartzea izan ohi dira. Solidaritate unibertsal berria behar dugu»…. «Denok lagun dezakegu, Jainkoaren lankide bezala, kreazioa zaintzen».

15. Bere irakaspenaren maila gogoratzen du: «Elizaren Irakaskuntza sozialean sartu behar du Gutun entziklika honek»

IRAKURTZEN JARRAITZEKO

Anuncios

Gogoeta astea _ Joxe Arregi bidelagun

Kaixo, adiskide: Bake ta on:
Aurten ere elkarrekin gogoeta astea euskaraz egin nahiko genuke Joxe Arregi bidelJOXE ARREGIagun dugula.
ADI !  aurtengo gogoeta aste honek  berezitasun bat izango du.
OSTIRALetik   OSTEGUNera  izango da.  UZTAILAren 14tik   20ra, hain zuzen ere.
Zer dela eta aldaketa hau?
Garai hori oporraldia izanik, etxeetan hainbat lan, zainketa  eta  beste  egin-behar asko sortzen dira gure artean. Hala ere baten-batzuk  asteburua aprobetxatu nahiko dute  gogoetalditxo bcruzat egiteko.  Horrela egin nahi luketenentzat, pentsatu dugu, hasieran asteburua jarrita aukera hobea izango luketela parte hartzeko Ostiraletik Igande ilunabarrera.
Lekua, aurreko urteetan bezala, Irungo Egiluze etxean izango dugu.
Ohar hau, batez ere, norbere eta ingurukoen antolaketa egiteko  denbora izan dezazuen bidaltzen dizuegu.  Aste honen berri ZABALTZEA ere eskertuko dugu.
Jaso ezazue agur bero bat gure onginahiarekin batera  eta urtea zaharra ondo amaitu ondoren, urte berriak asmo berriak ekarriko dizkigu.
Besarkada bana eta ondo segi
Joxan eta Arantzazu

Sigue leyendo