TOPAKETA – ENCUENTRO


ERRUKIA ETA ADISKIDETZEA EUSKAL GIZARTEAN

MISERICORDIA Y RECONCILIACIÓN
EN LA SOCIEDAD VASCA

Eutsi Berrituz Gipuzkoako kristau taldeak Frantzisko aita santuak deituta egiten ari garen Errukiaren Jubileua gure elizbarrutiko eta Euskal Herriko egoeran txertatu nahi du, zehazki, bakea eta adiskidetzea eraikitzeko eginkizunera ekarriz.

Ez da oraingoa bakearen alde lan egiteko konpromisoa Donostiako elizbarrutian. “Eliza Ebanjelioaren zerbitzura” oinarrizko agiri eta bide-orrian jasota dago lehentasunen artean: “Bakea alde batera utziezinezko helburua da guretzat. Gure Eliza bakearen, adiskidetzearen eta barkamenaren ezaugarri eta eragile izatea nahi dugu eta horretan ahalegindu behar dugu guztiok. Bakea lortzeko borondateak markatu behar ditu gure kristau-elkarteak, eta gure pastoralgintzaren eta laikoen konpromiso hiritarraren joera.” (52)

Humanizatzen eta baketzen laguntzen duten Ebanjelioko balioak ikusi eta aztertzea da orain ere gure asmoa, Gipuzkoan eta Euskal Herrian bizi dugun aldi honetan kristau gisa eta eliz elkarte modura eskain dezakegun laguntza apala eta, aldi berean, sendoa garatuz joateko aurrerantzean ere.

Otoitza, hitza eta musika

Helburu hori gogoan, Topaketa bat antolatu du Eutsi Berrituz taldeak “Errukia eta adiskidetzea euskal gizartean” goiburuaz, urtetan Donostiako elizbarrutian egin den ibilbidean jarraituz. Lehenbizi, bakearen aldeko otoitza izango da eta ondoren, bi hitzaldi.

Jon Etxezarreta Ordiziako Andre Mariaren Jasokundeko parrokoak hitz egingo du aurrena eta Frantzisko aita santuak Errukiari buruzko agirian tokiko elizei  esaten diena aletuko du:
errukiak eragindako barkamen-esperientzia gure kulturan gero eta lausotuago dagoen honetan, garaia da Elizak barkamenaren berri ona hots egitea, barkamenak biziberritu egiten duelako, bizitza berri batera pizten gaituelako eta etorkizunari itxaropenez begiratzeko indarra ematen digulako”

Bigarren hitzaldia, berriz, Manu Arrue jesuitak egingo du, Bilboko elizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako arduradunak: gure herrian urtetako indarkeria jardueren ondorioz izandako giza eskubideen urraketei begiratua eman, bakezko bizikidetza eraikitzeko arazoak ikusi eta errealitate horretan errukiaren eta barkamenaren dinamika ereiteak izan dezakeen eragina jorratzea da asmoa.

Hitzaldiak eta gero taldeetan elkartuko gara, entzundakoaz elkarrizketatzeko eta urratsak proposatzeko; amaitu aurretik, taldeetan hitz egindakoaren berri emango da. Topaketako une batean hitzak musikari pasako dio lekukoa eta goi mailako bi euskal artistak girotuko dute elkarketa: Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak.

Lekua eta eguna

Topaketa Donostian izango da, Ibaetako Espiritu Santua parrokian. Eguna, apirilaren 23a, larunbata. Topaketaren hasiera, goizeko 10:00etan eta amaiera, 13:00a aldera.  

 

El grupo de cristianos y cristianas de Gipuzkoa Eutsi Berrituz desea conectar a la realidad de nuestra diócesis y del Pueblo Vasco el Jubileo de la Misericordia convocado por el papa Francisco, en concreto, a la construcción de la paz y la reconciliación.

El trabajo por la paz viene de lejos en la diócesis de San Sebastián. Es una de las prioridades recogidas en el documento de referencia y hoja de ruta “Una Iglesia al servicio del Evangelio”: “La paz es para nosotros un objetivo irrenunciable. Queremos hacer entre todos una Iglesia que sea signo e instrumento de paz, de reconciliación y de perdón. Esta voluntad de paz ha de marcar el espíritu de nuestras comunidades, y el talante de nuestro trabajo pastoral y del compromiso cívico de los laicos.” (52)

Es también ahora nuestra intención explorar los valores humanizadores y pacificadores que emanan del Evangelio, con el fin de continuar desarrollando en adelante la ayuda humilde y, a la vez, sólida que podemos ofrecer como cristianos y cristianas y como iglesia en este momento histórico que estamos viviendo en Gipuzkoa y en el Pueblo Vasco.

Oración, palabra y música

Marcado este objetivo, Eutsi Berrituz organiza un Encuentro bajo el lema “Misericorida y reconciliación en la sociedad vasca”, en sintonía con el camino recorrido durante años por la diócesis de San Sebastián. El encuentro se iniciará con una oración por la paz y continuará con dos conferencias.

Jon Etxezarreta, párroco de la Asunción de Ordizia, desgranará el mensaje del papa Francisco a las iglesias locales en el Año Jubilar, donde constata con pesar que la experiencia del perdón en nuestra cultura se desvanece cada vez más y hace un llamamiento nítido:
Ha llegado de nuevo para la Iglesia el tiempo de encargarse del anuncio alegre del perdón. Es el tiempo de retornar a lo esencial para hacernos cargo de las debilidades y dificultades de nuestros hermanos. El perdón es una fuerza que resucita a una vida nueva e infunde el valor para mirar el futuro con esperanza”.

La segunda conferencia correrá a cargo de Manu Arrue, responsable de Paz y Reconciliación de la diócesis de Bilbao. Una mirada sobre las vulneraciones de derechos humanos a causa de la violencia de distinto signo durante décadas y sobre las dificultades para construir una convivencia en paz, serán la realidad donde procurar introducir la dinámica de la misericordia y del perdón.

Tras las charlas nos reuniremos en grupos para dialogar sobre lo escuchado y proponer los pasos a seguir; antes de finalizar se ofrecerá un resumen de las conclusiones de los grupos. Además, en un momento del encuentro la palabra cederá el testigo a la música. Nos acompañarán dos grandes artistas vascos que ambientarán el encuentro: el txistulari Garikoitz Mendizabal y el acordeonista Aitor Furundarena

Lugar y día

El encuentro será en San Sebastián, en la parroquia del Espíritu Santo de Ibaeta, el 23 de abril, sábado, desde las 10:00h hasta las 13:00h.

 

 

 

Anuncios

Asteko lehen egunean….

«Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila?

Ez dago hemen, piztua da»             SUA2

PAZKO  ZORIONTSUA !!!!!!

 

Monseñor Elizalde: ¿Un nuevo obispo ‘nacionalista’?

Deia

TRIBUNA ABIERTA

Monseñor Elizalde: ¿Un nuevo obispo ‘nacionalista’?

POR J. M. RODRÍGUEZ CHAVARRÍA – Sábado, 12 de Marzo de 2016 –

EL País Vasco ha sido considerado hasta hace pocos años un bastión del catolicismo. Esa fuerza de la religión y la ética entre sus habitantes ha contrastado, sin embargo, con unas relaciones con la jerarquía católica frecuentemente dificultosas.

Irakurri: Deia 2016-03-12

Ningún obispo impuesto…

Ningún obispo impuesto…: Tampoco en 2016

 Jesús Martinez Gordogotzaina

jueves, 10 de marzo de 2016

Nuevamente, malestar y perplejidad en la Iglesia católica vasca. Y también, incertidumbre.

Malestar, en primer lugar, y mucho, en la diócesis de S. Sebastián por la gestión de Mons. J. I. Munilla a lo largo de los seis años que lleva al frente de la misma. Es lo que se concluye del último balance dado a conocer por “Eutsi Berrituz”, un importante, y numeroso, colectivo de sacerdotes, religiosos, religiosas, laicas y laicos guipuzcoanos, y del que se ha tenido conocimiento a través de diferentes medios de comunicación social.

Perplejidad, en segundo lugar, por el silencio público de Mons. M. Iceta, obispo de Bilbao, ante las reiteradas denuncias por no haber recibido ni escuchado a la familia de un ex-alumno del colegio Gaztelueta, presuntamente víctima de abusos por parte de su profesor-tutor. Y perplejidad también por el procedimiento empleado en la nominación, del nuevo obispo de Vitoria, el sacerdote navarro J. C. Elizalde, continuando, por desgracia, la línea imperante estos dos últimos siglos.

Bizkaiko Abadeen Foroan

Sigue leyendo

Gasteizko Elizbarrutian

Religión DigitalMiguel Asurmendi

06 de marzo de 2016
Asurmendi se despide de Vitoria reivindicando el papel de la Iglesia vasca por la paz

2016-03-05 Homilia de Mons D. Miguel Asurmendi

12 de marzo de 2016elizalde
El nuevo obispo de Vitoria invita a “reiniciar” un camino de paz y reconciliación en Euskadi

2016-03-12    Alocución de D. Juan Carlos Elizalde

 

Gipuzkoa, adorerik gabeko elizbarrutia

Berria.eus        2016-03-05

Gipuzkoa, adorerik gabeko elizbarrutia

Lontxo Oihartzabal Rezola 

Hala aitortu digu, behintzat, berriki bertako kristau talde batek. Harritzekoa ere ezin izan, bertako gotzainaren hainbat bat-bateko adierazpen entzun eta irakurri ondoren.
Gaixorik dagoen gizartea erakutsi omen genuen 2015eko abenduaren 20an botoa eman genuenok, parlamentuan ariko diren alderdiak ugaritu egin direla eta, antza denez. Ez zuen bere epaia osatzeko erabili zituen irizpideen berririk adierazi. Izan ere, ez ditu eta, agian. Soldaduak bidali behar omen dira Siriara gogor borrokatzera, esan zuen irrati batean joan zen azaroko hamaseiko emanaldian; borrokarako deia egiten bakezalea omen den Elizaren ordezkari kualifikatu bat. Nekeak ditu, egungo egunean, fededun izateak, irakurri eta entzundakoak entzun ondoren. Ezin harrituko gara, beraz, Gipuzkoako eliztarrak kezkaz beterik ikusita. Ez da samurra izango, noski, publikoki horrelakoak esaten dituena zure gidari dela aitortu beharra.

irakurtzen jarraitzeko….   Berria. Gipuzkoa, adorerik gabeko elizbarrutia