OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ahots batek dio: Hots egin!
Eta nik: Zer behar dut hots egin?
(Ia 40, 6)

Anuncios

HAUR HILAREN GARRASI ISILA

Nork ez zuen ikusi 2015eko irailaren 3an, ostegunez, egunkari guztiek argitaratu zuten argazkia: Turkiako Bodrum herriko hondartzan haurtxoa hila?

Ezin diogu huts egin!

Ezin diogu huts egin!

      Milaka eta milaka dira, azken urte hauetan batez ere, goseak, gaixorik, tratu txar eta torturen ondorioz, ezbeharretan, gerretan, itsasoan… hil diren eta hiltzen ari diren haurrak eta pertsona helduak. Ezin da esan horietaz ez dela inor ere arduratu. Jainkoari eskerrak, pertsona bihotz zabal askok ahal zuen guztia –batzuek baita beren bizia ere– eman du biktima horiek eta, zehazki, haur errukarri horien egoera hobetzeko, halakoentzat justizia eskatzeko eta halakoei giza duintasuna berreskuratzen laguntzeko.

   Egoera, hala ere, hobetu ordez, ikaragarri gaiztotzen ari da munduko lurralde askotan. Interes handiegiak dituzte estatu batzuek, enpresa multinazional batzuek eta mafia askok halako gatazkak izan daitezen, ez herrialde aberatsetan, pobreenetan baizik. Armen trafikoa eta salmentak, lurrazpiko ondasunak ateratzea –harri eta mineral bereziak, petrolioa– edota lurrazalekoak ustiatzea –baso eta oihanetatik zura ateratzeko, alor eta soro zabaletan bio-erregaiak eta monolaborantza ekoizteko– diru- eta botere-iturri erakargarriagoak dira pertsonaren eskubideak errespetatzea, etikaren printzipioak onartzea edota guztien ongia eta bizikidetza bilatzea baino. Frantzisko Aita Santuak era askotara salatu du injustizia izugarri hori. Sigue leyendo